Garapen psikologikoa ezagutzea
Web guneko atal honen xedea da gurasoei euren seme-alaben garabidearen etapak zertan diren ezagutzera ematea. Informazioa adin-taldeka dago banatua (0-2 urte, 2-6 urte, 6-12 urte eta nerabezaroa) eta adin horiei dagokien garapen intelektual, sozial, emozional eta pertsonalari buruzkoa da.
Eskura dagoen garapen-egutegian, adin bakoitzeko haurren ezaugarri orokorrak agertzen dira. Gogoratu behar da haur guztiak desberdinak direla eta, horregatik, egutegiko ezaugarriren bat seme edo alabarenarekin bat ez badator ez dela kasu guztietan garapen-arazoa izango.

