Bilbao.net

2013ko maiatzaren 22a

Bilaketa aurreratua

Educar y crecer en familia eu
Ruta:

Eskola porrota

Gaur egun, esaten da eskola porrota ematen dela ikasle batek bere maila eta adinerako proposatutako eskola helburuak lortzen ez dituenean. Ondorioz, ulertzen da ez dela bere adimen-baliabideak modu egokian erabiltzen ari.

imagen fracaso escolar Askotan ikusten dira komunikabideetan eskola-porrotari buruzko datuak. Lehen eta bigarren hezkuntza zentroei buruzkoak izaten dira eta gai instrumentaletan (matematikan edota hizkuntzan) izaten da etekinik baxuena. Gehienetan porrot hori hezkuntza sistema formalaren porrotarekin lotzen da, baina ez da ezagutzen eskola-porrotean haur bakoitzak edo familia bakoitzak duen eragina. Egoera hori kontuan hartuta, oso garrantzitsua da hezkuntza sistema aldatzeko estrategia sozial edota politikoez gain familiei eta haurrei giltzarri batzuk ematea, euren gaitasun intelektualak garatzeko eta behar bezala sustatzeko. Esaten denez, lau haurretatik batek porrot egiten du bere ikasketetan eta horrek arazoak ekartzen ditu maila psikologikoan, emozionalean, autoestimuan, etab. Bestalde hezkuntza sistema garaia baino lehen uzten da horren guztiaren ondorioz, zenbait kasutan.

Horregatik, eskola porrota, nota baxuak edo gutxiegiak daudenean ez du bakarrik esan nahi umeak aipatutako helburu akademikoak gainditzeko adimen gaitasunak ez dituela, baizik eta, batzuetan, motibazio falta eman edo ikasteko estrategia bera egoki ez izatea gerta daiteke. Beste kasu batzuetan, horretaz gain, eskola porrota hainbat ikasturtetan irakaskuntzan pilatutako zailtasunen ondorioz izan daiteke.

Beraiek bakarrik edo beste batzuekin uztartuta, eskola porrotan eragiten duten faktore nagusiak hauek izan daitezke:

  • Adimen faktoreak: haurrek ulermenezko irakurketarako maila baxuak dituztenean, hizkuntza urriarekin eta irakurketarako ohitura ezarekin batera.
  • Motibaziozko faktoreak: Ikasteko jarrera positiboa existitzen ez denean.
  • Esfortzu eza: behar baino denbora gutxiago erabiltzen denean etxeko lanak egiteko, kontzentrazio eta ulermen maila gutxiagorekin.
  • Faktore organikoak: eskolara egunero joaten uzten ez dion gaixotasun fisikoak.
  • Faktore emozionalak: seme-alabak gehiegi babesteak eta afektibitate ezak eskola errendimendu baxua eta horien izaeraren gorabeherak sor ditzake.
  • Teknika eza eta ikasteko ohiturak: haurrek nola ikasi jakin behar dute eta horretarako ikasketa teknikak egoki erabili behar dituzte horretarako une eta toki egokietan.
  • Kanpo faktoreak: telebista gaizki erabili, bideojokoak eta kontsolak.


Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200