Mugak ezartzea
Jaiotzean, gizakiok ez gara ez onak ezta gaiztoak ere, arauak ez baititugu ezagutzen eta gurasoen gidaritza behar baitugu egoera bakoitzeko mugak ezagutzeko. Arauen bidez, umeek arduratsu izaten eta haien burua nahiz besteak errespetatzen ikasten dute.Familiaren xedea da umeek hartu ditzaketen aukerei eta bakoitzaren ondorioei buruzko informazioa transmititzeko giro egokia sortzea eta ondo aukeratzeko behar dituzten baliabideak ematea.
Oro har, gurasoek arau argi bat jartzen badute, seme-alabak betetzeko prest egongo dira, nahi dutena gurasoentzat atsegin izatea baita, besteak beste. Batzuetan, ez gaude muga edo arau jakin batzuk jartzeko prestatuta: Gehiegi hitz egiten dugu maiz eta ez dugu zehazten, emozioak puztu egiten ditugu eta, sarritan, ez gara argi mintzatzen edo autoritate gehiegirekin hitz egiten dugu umeei zerbait egin behar dutela eta oraintxe egin behar dutela esaterakoan (jostailuak jaso, ohera joan, obeditu...).
Haurren heziketan arauak eta mugak jartzen egoki ikasteko, familiaren funtzio nagusiak zein diren gogoratu beharra dago. LAGUNTZA eta KONTROLAREN arteko oreka aurkitzean datza.
- LAGUNTZA: Osasun fisikoan (elikadura, janzkera...), afektibitate alorrean eta bera den bezala ulertarazten eta bere burua onartzen.
- KONTROLA: arauak ezartzea eguneroko funtzionamendurako.
- OREKA:
- Laguntza soilik, baina inolako kontrolik ezarri gabe, ematen duen familia gainbabesten ariko da. haurra
- Kontrola soilik ezarriz, hau da, nahiko laguntza eman gabe ari den familia haurra modu errepresiboan eta autoritarioan ariko da hezten.
- Laguntza eta kontrola era orekatsuan eskaintzeak familia seme-alaben autonomia eta arduraren indartzaile izatea dakar.
