Bilbao.net

2013ko maiatzaren 22a

Bilaketa aurreratua

Educar y crecer en familia eu
Ruta:

Banatzea eta dibortzioa

Banantzea edota dibortziatzea ez da ez ohikoa egungo gizartean, baizik eta aukeratzat jotzen da bikotearen arteko elkarbizitza egokia ez denean. Baina egia ere bada horiek gertatzeko arrazoiak anitzak direla. Gaur egun, sor litezkeen arazo ekonomikoak ere izan litezke egoera horien sortzaile, hala nola, hipoteka ordaindu beharra, pentsioak, langabe izatea... Jakina, gertakari hauek une estresgarriak eta sufrimenduzkoak dira familiaren partaide guztientzat, baina ez da ahaztu behar seme-alabak izaten direla kaltetuenak; beraz, gurasoen egin beharra da hauek hartzen dituzten erabakiak seme-alabengan sor litzaketen ondorioak ahalik eta txikienak izaten saiatzea.

Edozein adineko umeek gurasoak elkarrekin egotea nahi dute, baina zenbait egoeratan banantzea/dibortzioa beharrezko neurria izan daiteke:

  • Bikotearen harremana oso gatazkatsu bilakatu denean.
  • Seme-alabarengan eraginak larriak direnean.
  • Egoera konpontzeko baliabide guztiak agortu direnean.


Banatzea eta dibortzioa-ren argazkia Bi pertsonek banantzea erabakitzen dutenean egoera legaletan eta tentsio emozionaleko une berezian aurkitzen dira. Hala ere, batzuetan garrantzi nahikoa ematen ez zaion beste gertakizun bat bada: banantze horretan seme-alabek izaten ari diren bizipenak. Egoera horietan, seme-alaben garapena euren adinari “dagokiona” izan daiteke. Horretarako, gurasoek, besteak beste, gatazka maila kontrolatu behar dute.

Seme-alaben bizipenak desberdinak izango dira adinaren arabera, egoera ere desberdin ulertzen baitute. Haur txikiak ohartzen dira bananketak gurasoengan gorabeherak sortzen dituela, baina 6 urtera arteko haurrak dira antsietate handiena adierazten dutenak. Izan ere, horrelako egoeretan izaten diren sentimenduen konplexutasuna gutxiago ulertzen dute, beren buruari errua botatzeko joera handiagoa izaten dute eta behin-behineko egoera dela pentsatzeko joera handiagoa ere bai.

Prozesuari aurre egiten ari diren heinean, haurrek oreka berreskuratzen dute; izan ere, bikotearen arteko gatazken, bananketen eta dibortzioen eraginak negatiboak izaten diren arren, ez dira atzera ezinezkoak izaten. Bananketa konponbide ona izaten da, batez ere haurrak gatazka gehiago ez ikusteko irtenbidea baldin bada.

Azkenik, dirudienez nerabeak dira egoera honetara ongien egokitzen direnak, bananketa eta horren zergatiak hobeto ulertzen baitituzte. Gainera, babes efektibo gehiago dute etxetik kanpo eta horregatik ez dira emozionalki familiaren mende beste adin batzuetakoak adina egoten. Dena dela, komenigarria da jarrera arriskutsuak agertu diren ikustea (droga kontsumoa, jarduera sexual goiztiarra edo jokaera antisoziala).



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200