Bilbao.net

2013ko maiatzaren 24a

Bilaketa aurreratua

Educar y crecer en familia eu
Ruta:

Jateko azturak

Haur osasuntsu batek ez du jateko arazorik izan behar, bere gose naturala kontuan izanez gero, elikatzeko beharrak asez gero eta botere-disputa jokoan erori gabe. Aitzitik, jatorduak familia guztia bildu eta familiako kideen kezkak eta interesak banatzeko uneak izaten dira.

Helduok erakutsi behar diegu haurrei jatea egiazko plazera dela. Elikatzeko ohitura onak izateko mahaian gozatzen hasi behar da, denak batera, haserrerik eta txantajerik gabe eta une horiek atseginak izaten saiatuta. Jateko gogorik eza da familien eta hezitzaileen arazorik nagusienetariko bat eta egiazko dramak sor daitezke.

jateko aztura-ren argazkia Denoi gustatzen zaizkigu janari batzuk besteak baino gehiago eta haurra txikia denean gehien gustatzen zaiona aukera dezake noizik eta behin, baina denetik jaten ohitu behar du, ez zaio utzi behar gustatzen zaiona bakarrik jaten.

Bi edo hiru gauza bakarrik jaten dituzten haurrak izaten dira, gainera, jatorduak luzatzen dituztenak. Zenbait “teknika” izaten dituzte beraiekin batera jaten ari dena bere onetatik ateratzeko (adibidez, ez mastekatu, bromak egin, jana bota, etab.).

Jateko zailtasunak ez dira ezerezetik sortzen. Entrenamendu-epe luzea egon ohi da, gatazka eta eztabaida ugarirekin, umeak jan nahi ez duena jatea nahi dutelako gurasoek. Eta zenbat eta gehiago esan jan behar duela, orduan eta okerrago. Une horietan, garrantzitsuena umearentzat ez da janaria, borroka nork irabazten duen jakitea baizik, indartsuena nor den jakitea. Boterearengatiko borrokan sartzen gara. Heldua bere onetik atera, oihu egin edo platera bat-batean kentzen badu oker dabil, umeak irabazi eta behetik begiratuko baitu dena esaten duten begi horiekin:“zu baino indartsuago izan naiz.”



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200