Bilbao.net

2013ko ekainaren 19a

Bilaketa aurreratua

Educar y crecer en familia eu
Ruta:

Senitarteko baten heriotza

Pena sentimendua onartzea zaila da, baina gure bizitzaren zati bat da eta era kontzientean bizitzea komeni da. Helduek eta umeek ez diote agurrari era berean aurre egiten, umeek beste modu batean prozesatzen baitituzte emozio gogorrak. Baina gauza batean berdin jokatzen dugu: Minezko sentimenduekin moldatzen zenbat eta lehenago ikasi, orduan eta aukera gehiago izango ditugu bizitzak nahitaezko dituen agurretarako erritualak osatzeko (agur horiek handiak zein txikiak izan).

senitarteko baten heriotza-ren argazkia Seme-alabei pertsona maite baten heriotzaren berri ematea familiek prozesatu behar dituzten egoera zailenetako bat da. Oro har, ez dugu ekidin behar seme-alabek gertakizun triste horiei aurre egitea. Bizitzan zorigaitza ere badela jakin behar dute eta pertsona maiteekin partekatu behar dituzte tristezia-uneak. Hori haien ikasketa-prozesuaren zati garrantzitsua da.

Mina negarraren bidez edo beste edozein adierazpenen bidez adierazten utzi behar zaie umeei, lasaialdia hartu dezaten. Horrelakoak gertatzean negar egitea eta triste egotea normala dela esan behar zaie. Ziur aski, pena azkarrago igaroko zaie helduek era askean eta irekian adieraztera animatzen badituzte. Bestela, haien mina sintoma hauen bidez adieraziko dute, besteak beste: Tikak, lotarako zailtasunak, oldarkortasun handiagoa, aldaketak eskola-errendimenduan, etab.



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200