Autoestimua
Autoestimuaren sorkuntzak eta garapenak familia erlazioetan du bere jatorria, umea bere gurasoen aldetik maitasuna eta errespetua sentitzen duen une berean. Gertakari positiboak autoestimu positiboa bultzatzen dute eta porrotek negatiboa aktibatzen dute. Biak aldi berean gerta daitezke bizitzan, geure buruaz dugun irudia orekatu ahal izateko.
Autoestimua pertsonak bere buruarekiko duen jarrera da eta inguruko pertsona eta baldintzen arabera alda daiteke. Laudorioek, errietek, begiradek, estimuluek, zigorrek mezu positiboak edo negatiboak transmititzen dituzte, horiek emateko dugun eraren arabera. Mezu horiek segurtasun, onarpen eta txerazko sentimenduak transmitituko dituzte edo, errefus, segurtasun falta nahiz etsipenezkoak.
Gurasoek haien seme-alaben autoestimua indartzen dute haien helburuak lortzeko motibatzen dituztenean, gutxikako independentzia sustatu eta kritika suntsitzaileak ekiditen baitituzte. Haien buruarengan segurtasun eta konfiantza handiagoa izaten lagunduko diegu egoera batzuk haien kabuz kudeatzeko nahikoa gaitasun dutela eta besteei gauza baliotsuak emateko gai ere badirela esanez.
Batzuetan, nahikoa gaitasun eta maite dituzten gurasoak dituzten ume batzuek ez dute ikusten baliotsuak direnik, egoera batzuk ondo konpontzeko gai ez direla uste dute, besteen maila ez dutela pentsatzen dute eta ez dutela maitasunik merezi eta, ondorioz, segurtasun falta dute. Horrexegatik da beharrezkoa umearen inguruko pertsonen harremanak ere garrantzitsuak direla jakitea, gaitasun edo akats jakin bat izatea baino gehiago.
Autoestimua besteekiko alderaketetan oinarrituta eta besteek norberarekiko dituzten erreakzioen arabera eraikitzen da eta horregatik, afektuaren ikuspuntutik garrantzirik handiena duten pertsonekiko erlazioak (gurasoak, irakasleak, adiskideak) dira autoestimuan eraginik handiena dutenak. Pertsona horiek umearen irudia islatzen duten ispiluaren papera dute eta haien bidez, umea bere burua ezagutuz eta bere ekintzek nahiz pertsonak sortzen duten estimua eta onarpena ikusiz doa.
Umeek haien gurasoen erreakzioez duten pertzepzioa ez da bakarrik gurasoen hitzetatik jaiotzen. Umeak egiten dugun guztiaz ohartzen dira eta hitzekin batera datozen jarrerak baloratzen dituzte, baita arreta zintzoa, sentimenduen zuzentasuna eta gordetzen duten egia ere. Gehiegikeriak, adibidez, engainatzen ari direla susmatzera daramatza, ispilua pelikula bihurtzen zaie eta sentimenduekin mesfidati jokatzen dute.

