Adopzioa
Familia bakoitzak besteengandik desberdintzen duten ezaugarri batzuk ditu. Familia adoptiboen kasuan, familien arteko desberdintasunak handiagoak izan daitezke kontutan hartzen baditugu adoptatzeko motibazioa, adoptatzaileen nahiz adoptatuen ezaugarriak eta familia barruan ezartzen diren harremanen dinamika.
Komenigarria da:
- Istorio pertsonala lantzea: Identitate pertsonalaren sentimendua garatzeko eta horren doikuntza psikologikorako oso garrantzitsua da. Familiak argi izan behar dute umeei haien jatorria azaltzen ez badiete, ziur aski haien kabuz jakingo dutela eta, ondorioz, familia-sistemaren barruko konfiantza kolokan jarriko dela.
- Adopzioari buruz naturaltasunez eta bere adina kontutan hartuta hitz egitea (bi eta hiru urte artean dutenean hasi).
-
Umearen bizitzan emozio-espazio bat utzi bere jatorrizko familiarentzat: Haiei buruz hitz egiten eta bere sentimenduak naturaltasunez adierazten utzi, doitzen lagunduz. - Bere jatorrizko familiaren inguruko aurreiritziak eta gaitzespenak ekidin: Ez da komenigarria jatorrizko familiaren alderdi negatiboak gehiegi azpimarratzea.
- Ulertu beharra dugu umea minduta edo lotsatuta egotea abandonuaren ondorioz. Sentimenduak adieraztea erraztu.
- Familiarekiko kidetasun-sentimendua indartu: bere familia berria beti ondoan izango duela sentitu behar du.
- Anai-arreba desberdinekin moldatzea erraztu behar zaio (baldin badaude).
- Gehiegizko babesa ekidin: Ona da adinaren nahiz garapen mailaren araberako erantzukizun maila jakin bat eskatzea, baita autonomia egokia ere.
- Ez erabili adoptatu-izaera edozein nahaste-borraste edo arazo justifikatzeko.
- Gabezia handiak egon diren kasuetan, komenigarria da era egokian diagnostikatzea eta estimulazio-egitasmo errealista baten bidez osatzen laguntzea.
- Antzeko egoeran dauden familiekiko komunikazioa erraztea, ona izan daitekeelako askotariko hezkuntza-baliabideak bilatzerakoan.
- Umeek denbora behar dute haien zalantzak eta sentimenduak gobernatzeko. Afektu irmoa eta egonkorra ez da egun batzuetako edo aste gutxi batzuetako kontua. Ume adoptatu gehienak ondo moldatzen dira haien afektuzko erlazioetan eta familia berrian. Zailtasun maila adopzioaren aurretik bizitako esperientzien zailtasunaren araberakoa izango da.

