Bilbao.net

2013ko maiatzaren 24a

Bilaketa aurreratua

Educar y crecer en familia eu
Ruta:

Balioen heziketa


valores Famili giroa, gune berbera konpartitzen duten familiako senitartekoen artean ezartzen diren harremanen multzoa da. Familia bakoitzak harreman hauetan modu zehatz batean bizi eta parte hartzen du, horregatik, familia bakoitzak bestearengandik bereizten dituen berezko ezaugarriak garatzen ditu. Baina famili giroak, familia modu batekoa edo bestekoa izanda, heziketa eta afekzio oso eginkizun garrantzitsuak ditu, izan ere, gure gurasoek seme-alaben portaeran eragin handia dutela abiapuntutzat hartzen dugu, eta aipatutako portaera hori famili barruan ikasten da. Familia batzuk besteengandik bereizten dituena honakoa da: familia batzuetan famili giroa oso positiboa eta konstruktiboa da eta horri esker, umea modu egokian eta zoriontsu garatzen da, eta beste familiengan, berriz, pertsonen arteko maitasun harremanak ez dira egokiak, eta horren eraginez, umeak ez du gurasoengandik jarrera eredu egokiena hartzen edo afekzio eza nabarmena edukitzen du.

Famili giroa familia osatzen duten kide guztien ekarpenen ondorioa da eta, batez ere, gurasoena. Famili giroak barruan bizi diren umeengan modu egokia eragin dezan, garrantzitsua da ondorengo elementuak ematea:

  1. Maitasuna. Umeek, maite dituztela esateaz gain, hori adierazten dieten gurasoen keinuak ere behar dituzte, diren bezala onartzen dituztela adieraziz eta segurtasuna eskainiz, behar bezalako garapenerako oinarri gisa.
  2. Adierazpen-heziketa. Gurasoek jakin behar dute euren autoritatea nola erabili, izan ere, haurrak hezteko nahitaezko erantzukizuna da eta. Autoritate hori arrazoitutako modu batean garatu beharko da seme-alabak txikiak direnean eta parte-hartzekoa, nagusiagoak direnean.
  3. “Tratu ona”.Tratu txarrari aurka jarriz, atsegina moduetan eta konstruktiboa edukian izan beharko da.
  4. Arduraldia. Seme-alabekin eta bikotekidearekin konpartitzeko denbora eduki behar da, hau da, horiekin egoteko denbora kalitatea eta kantitatea. educacion en valores

Famili heziketaren funtsezko helburuetako bat seme-alabak egoera desberdinei aurre egiteko printzipio eta balioetan heztea da, aldaketak barneratzeko gai izateko eta aurre egin beharreko arazoetarako konponbide egokiak bilatzeko.

Gogoan izan behar da haurrek balio autonomoak izateko mugak dituztela, beraz, irakatsi dieguna eska diezaiekegu. Ezin dugu espero balioetan “bat batean” trebatzea, baizik eta aitei eta amei dagokie zeregin hori. Hainbat egoeretan hezi daiteke errespetuan, berdintasunean, elkartasunean edo gezurrak, gorrotoak edo iruzurrak ez direla egokiak adierazi (Aldecoa, 2001).



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200