Bilbao.net

2013ko ekainaren 18a

Bilaketa aurreratua

Educar y crecer en familia eu
Ruta:

Adimenaren garapena sustatzeko heziketa irizpideak


Adimenaren garapena sustatzeko heziketa irizpidea-ren argazkia Familia taldearen barruan, hainbat elkarrekintza sozial ematen da. Horiek seme-alabentzat etengabeak eta oso adierazgarriak direnez, barneratuak izango dira, eta horrenbestez, garapen psikologikoan modu erabakigarrian eragingo dute. Gurasoek ondorengo orientazio orokorrak aintzat har ditzakete, seme-alaben adimen garapena zein neurrian hobetu dezaketen ezagutu ahal izateko:

"Ingurumen fisikoaren kalitatea":

  • Gune fisiko egokia eduki bizilagunen artean eta etxean, jolasa garatzeko.
  • Gune fisiko egokia eduki etxean, etxeko lanak egiteko.

"Ikasteko materialak":

  • Etxean liburuak, material didaktikoak eta ordenagailuak eduki.
  • Informaziorako teknologia berrien erabileraren alde egin (hizkuntza bideoak, ordenagailua, programa informatikoak).

"Esperientzia aniztasuna":

Gurasook, familia bizitzaren antolatzaile gisa, egoera eta estimulu berri anitz eskaintzen saiatu behar duzue: kultura bidaiak eta jarduerak sarritan burutu, kirola maiz praktikatu (modu kontrolatuan), liburuak, aldizkariak, ekipo informatikoa, multimedia materiala eta internet erabili.

"Heldutasun sozialaren modelatua":

  • Eguneroko bizitza ordutegi erregular baten arabera antolatu eta bertan erraz identifikatzen diren arauak ezarri (segurtasun hautematea).
  • Harreman sozialen hasieraren alde egin (umeari beste helduak edo umeak aurkeztu).
  • Adierazten utzi, txandaren zain egonez.

"Onarpena":

Familiaren afekzio giroan familiaren kide bakoitzaren ezaugarriak onartu behar dira eta iritziak eta emozioak modu askean adieraztearen alde egin behar da:

  • Ez erabili zigor fisikoa, errudunestea edo lotsaraztea.
  • Umeen ideiak, iritziak eta lehentasunak errespetatu eta baloratu.

"Maitasuna":

  • Gurasoen eta umearen arteko maitasuneko adierazpen fisikoak egin.
  • Umearen portaera goraipatu.
  • Umeari ahoz erantzun hura deika dagoenean.
  • Umea bere gaitasunetako bat erakustera animatu.

"Estimulazio akademikoa":

Umea kontzeptu berriak ikastera eta eskolan ikasitakoa finkatzera animatu (koloreak, abestiak, lekuak, zenbakiak, hitzak, etab.).

"Eskola jarduerarekiko interesa adierazi":

  • Hezkuntza sistemaren egitura ezagutu.
  • Tutorearekin aldian-aldian kontaktuak mantendu.
  • Eskolan ikasten dutenarekiko interesa adierazi eta, ahal den neurrian, eskolako etxeko lanekin lagundu.
  • Bere lorpenak indartu, batez ere, euren esfortzuak emaitza onik izan ez duenean animatuz.
  • Gurasoen eskoletan eta eskolan egiten diren jardueretan parte hartu.
  • Eskola batzordean parte hartu.

"Garapenaren egutegia ezagutzea":

Garapen psikologikoko gertaera kronologiko garrantzitsuenak ezagutu (guraso-eskolak, tailerrak, liburuak, aldizkariak, komunikabideak...).

"Eragin bideak":

  • Gurasook haurraren garapenean duzuen garrantziaren jabe izan.
  • Seme-alabak hezi edo zuzendu ditzakezuela eta euren garapena hobetzeko mota guztiko baliabideak hornitu ditzakezuela jakin.

"Jolasa":

Haur txikienekin jolastu, jolas fisikoa, arau-jolasa, kooperatiboak eta kirolak.

"Kontingentzia araua aplikatzea":

Laguntza murriztu haurrak hainbat lanetan bereganatzen dituen gaitasunen arabera: espazialak, matematikak, hizkuntzalaritza, gizarte zientziak, etab.

"Ikuspegia hartu":

Norberaren edo familiaren beste kideen nahien, asmoen, emozio egoeren eta ikuspegien erreferentzia egin.

"Testuingurutik ateratzea":

Urruntze estrategiak praktikatu: baterako lan bat egiten ari den prozesuan bertan ez dauden gertaeren, objektuen edo egoeren aipamenak egin:

  • Behe urruntzea: jarduerak zuzenean ikus daitekeenaren gainean egin: deskribatu, aipatu, etab., bertan dauden objektuak, pertsonak edo egoerak.
  • Erdi urruntzea: umeari ikusten ari den zerbait bertan ez dagoen zerbaitekin erlazionatzeko eskatu.
  • Goi urruntzea: gertatu zitekeenari buruzko egoera hipotetikoak egiteko eskatu, jarduera edo lan jakin baten baldintzak aldatuko balira.

"Aldamio kognitiboak":

  • Haurrekin imitatzeko gertuko ereduak dauden jarduerak egin, zuzenketak egin, exijentzia eskuragarriak eta sinplifikazioak egin.
  • Lanarekiko interesa mantentzeko estrategiak erabili.
  • Haurren eskaeren erantzunak sinkronizatu.
  • Haurren proposamenekiko habegikor izan arazoak konpontzerakoan.

"Hizkuntzalaritza aldamioak":

  • Hitz berriak erakutsi, gaizki ahoskatzen dituen hitzak eta gaizki erabilitako aditzak berehala zuzendu.
  • Seme-alabei istorioak kontatu eta ipuinak irakurri.
  • Hizkuntza, planifikatzeko eta norbera erregulatzeko erreminta gisa erabiltzen erakutsi.

Ziur aski, aurretik aipatutako orientazio bakoitza modu zehatz batean argitu daiteke, familia bakoitzaren eguneroko bizitza barne sartzeko, familia testuinguru bakoitzaren premietara eta ezaugarrietara egokitzeko.



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200