Bilbao.net

2013ko maiatzaren 25a

Bilaketa aurreratua

Educar y crecer en familia eu
Ruta:

Garapen soziala, emozionala, eta pertsonala suspertzeko heziketa irizpideak


estimulo social Gurasoek seme-alaben garapen sozialean eta emozionalean eragina dute. Aipamen horrek ez du esan nahi kausa-ondorioko zuzeneko eragina denik eta norabide bakarrean ematen denik (gurasoengandik seme-alabengana), baizik eta, horretaz gain, familia sistema beste sistema batzuen barne dagoela, eta sistema horiekin erlazioak sortzen direla eta horien arteko elkarrekintza ematen dela. Gurasoen eta seme-alaben eta seme-alaben eta gurasoen arteko harremanen multzoak, baita lagunekin, senitartekoekin, eskolarekin... dituen harremanak ere, gure garapena osatzeko beharrezko harreman handi bat sortzen dute. Kasu honetan, bakarrik erreparatzen diogu, hain zuzen ere, gurasoek, seme-alaben garapen soziala eta emozionala hobetzeko, zuzenduko dituzten orientazio horiei:

"Egoera orokorra":

  • Ahal den neurrian, egonkortasuna mantentzea positiboa da (bikotea, lana, diru-sarreren maila, etab.).
  • Ahal den neurrian, askotariko arazoak ekidin (osasunarenak, legalak, ezusteko aldaketak...).
  • Egoera gatazkatsuak ekidin etxean eta etxetik kanpo.

"Erantzunak haur portaeren aurrean":

Ezagutu nola erantzun dezakezuen portaera jakin batzuen aurrean (amorraldiak, gezurrak, oldarkortasuna...).

"Ordezko zaintza":

Gurasoek ez emandako zaintzaren kalitatearen eta egonkortasunaren garrantziaz jabetu.

"Adiskidetasunaren potentziala":

  • Seme-alaben eta beste haurren arteko harremanen alde egin.
  • Seme-alabei leku seguru bat eskura jarri jolastu ahal izateko eta ikaskideekin harremanak eduki ahal izateko.
  • Haurrak eskolaz kanpoko jardueretan, kanpamenduetan, etab. parte hartzea sustatu.

"Zigorrik gabeko diziplina":

  • Ez erabili zigor fisikorik ezta diziplina metodo zorrotzik.
  • Diziplina teknika induktiboak erabili, eta bertan, kontrola batez ere arrazonamenduaren bidez burutuz.

"Bikotearen arteko liskar gutxi":

  • Haurra gurasoen arteko liskarren aurren egotea saihestu.
  • Aholkularitza profesionala, banantzea edo dibortzioa gertatuz gero.

"Kanpoko liskar gutxi":

  • Zaindu umeak liskarretan sar ez daitezen (bizilagunen artean, eskolan edo komunikabideetan).
  • Haurra zuzenean edo zehar liskar batean sartzen denean, modu positiboan eta konstruktiboan aztertzen eta konpontzen irakatsi (bere gaitasunen eta adinaren arabera).

"Laguntza soziala":

  • Familiari eta lagunei haurra hezteko prozesurako laguntza eskatu.
  • Erakundeen laguntzak eskatu: informazio kanpainak, familia orientazioko zerbitzuak.

"Estres egoerak oso gutxitan ematea":

  • Hezte prozesuan estres egoerak egotea saihestu (mudantzak, mediku arazoak, legalak, ekonomikoak, senitartekoen heriotza, eskola aldaketa, etab.).
  • Estres egoerak emanez gero, ezagutu zeintzuk diren estres egoerei aurre egiteko teknikak orientazio zerbitzuen bidez.
  • desarrollo personal "Kontrol maila eta arazoak konpontzea":

Heziketa prozesuan planteatu zaizkizun arazoei aurre egiteko eta eraginkortasunez konpontzeko zuen gaitasunaz jabe izan.

"Atxikimendu segurua":

  • Haurtxoak 12 hilabete aurretik zaintzen duen pertsonarekin lotura afektiboa ezartzen du: lotura horrek biziraupena bermatzen dio eta segurtasun emozionala ematen dio.
  • Honakoaren bidez adierazten du bere burua: gertutasuna bilatu, protesta edo antsietatea adierazi banantzen denean, aterpe emozionala bilatuz eta segurtasuna bilatuz.

"Estilo demokratikoa/baimendua":

  • Indukzioa, esplikazioa eta arrazonamendua erabili arauen zentzuari buruz, berotasun afektiboaren eta onarpenaren esparruan.
  • Abantaila: hezkuntzaren estilo demokratikoak edo baimenduak eragin positiboa dauka haurraren garapen psikologikoan.
  • Estilo demokratikoarekin/baimenduarekin hezitako haurrek:
    Egoera emozional egonkorra eta alaia dute.
    Autoestimu altua erakusten dute.
    Norberaganako kontrol handia dute.
    Portaera arazo gutxi dituzte.
    Eskola errendimendu hobea lortzen dute.

"Heziketa koherentzia":

Familiak (aita eta ama) heziketa antzeko irizpideak eta arauak mantendu.

"Balorazio intrintsekoa":

  • Seme-alaben nortasuna modu positiboan eta baldintzarik gabe baloratu (onartzeko premia).
  • Seme-alabak baloratu esparru akademikoan edo sozialean izandako lorpenak bata edo bestea izanda ere.

"Liskarrak konpontzeko baimendutako estiloa":

Etxeko liskar egoerak modu positiboan konpontzeko estrategia egokiak ezagutu.

"Adierazpen emozionala eta metaemozionala":

  • Emozio positiboak eta negatiboak adieraztearen alde egin; horiei buruzko solasaldiak eta azalpenak.
  • Emozioak adierazi gogoratzerakoan edo egoera emozional propioak azaldu.

"Autoestimua sustatzea":

Kritikoak izan eta exijitu, baina umeari bere portaerari buruzko erreferentzia positiboak itzuliz, batez ere, portaera moralari dagokionez.

"Komunikatzeko eredu egokiak":

  • Seme-alabekin komunikazioa sustatzen dute: gai guztiak normaltasunez aztertu behar dira, taburik gabe. Familia, komunikaziorako gaitasunak ikasteko testuingurua da.
  • Komunikazio on bati bide ematen dioten oztopoak ekidin (kritikak, sarkasmoak, barregarri uztea, irainak, sermoiak, etengabeko aginduak).

"Pentsamendu kritikoa sustatzea":

  • Euren adinaren arabera, seme-alabek jarrera kritikoa eta independentea izaten saiatu.
  • Ez agertu seme-alabek zuei buruz edo etxeko bizitza antolatzeari buruz egin ditzaketen kritikekiko edo iritziekiko sinesgogor.
  • Onartu seme-alaben eta zuen ideiak desberdinak izan daitezkeela.

"Autonomia funtzionala eta emozionala sustatzea":

  • Seme-alaben autonomia eta banakako jarduna sustatu.
  • Egoera zailak modu independentean konpontzeko estrategiak eskura jarri eta helduago bilakatzen diren heinean, askatasun kota handiagoak eman.
  • Oker egiten eta euren okerretatik ikasten utzi.

"Malgutasuna eta moldagarritasuna":

  • Haurtzaroan, eboluzio etapa bakoitzean, umearen premietara egokitzen diren aldaketak egin, hein berean, gerta daitezkeen iragaitzazko gertaeretara egokitzeko gai izanik (gaixotasuna, estres handiagoko uneak).

Azkenik, horretaz gain, garrantzitsua da ere:

"Komunikabideen eragina ikuskatzea":

  • Seme-alabek teknologia multimediaren bidez erabiltzen dituzten edukien ikuskapenean parte hartu: komunikabideak, jolas kontsolak, internet.
  • Teknologiekin kontaktuan pasatzen duten denbora erregulatu eta bertako edukiarekiko jarrera kritikoa sustatu.


Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200