Bilbao.net

2013ko maiatzaren 22a

Bilaketa aurreratua

Educar y crecer en familia eu
Ruta:

Familia eta Lana


familia y trabajo Gaur egun guraso gisa dagozkigun eginkizunak eta gure famili bizitzatik kanpoko lan eginkizunak barneratzea ez da batere lan erraza. Oro har, edozein famili egituran (gurasoak eta seme-alabak; ama-ama eta seme-alabak; aita-aita eta seme-alabak; ama bakarrik eta seme-alabak...) bertako kide heldu guztiek lan bizitza famili bizitzarekin konpartitzen dute. Askotan lana eta familia uztartzea oso zaila izaten da, agian ez horrenbeste praktikara eramateko, baina aurretik antolaketa konplexua egin behar da. Horregatik, garrantzitsua da ondorengo orientazioak kontuan hartzea, gehiegizko eginkizunek eta denbora-antolaketa ez egoki batek estres, nekea... sortzea prebenitzeko, izan ere, horrek eztabaida gehiago eragin ditzakelako, eta azkenean, seme-alaben garapen psikologikoan eragin dezakeen ezinegon orokorra ematen delako:

  • Norberaren buruarekin ez hain zorrotzak izan, batzuetan, ezinezkoa da guztietara iristea, hau da: “ama-aita eredugarria” “senar-emazte / bikotekide eredugarria” eta “langile fina”. Denekin lasai asko ahal izatearen sentimendua alde batera utzi behar dugu, eguneroko bizitzan nekea ez sortzeko.
  • Lehentasuneko zerrenda bat egin eta une jakinetan benetan garrantzitsua denari buruz pentsatu eta jardun (adb.: garrantzitsuagoa izan daiteke gosariari seme-alabekin denbora gehiago ematea etxe guztia txukuntzea baino”.
  • Familian ez dugu uneoro dena orekatuta mantentzen saiatu behar, garrantzitsuena denborarekin ezartzen dena da.
  • Gure eskura dauden baliabideak erabili behar ditugu, eta horiek gure familia inguruan pixkanaka eta modu naturalean ezarri behar ditugu gure bizitzetako oinarrizko elementu gisa:

    Umezaina, senitarteko laguntza, haurtzaindegia, eskola…, pixkanaka ezarri.

    Aukeratutako bidearekiko erabateko konfiantza adierazi umea eta ama lasai asko egon daitezen.

    Ahal den neurrian, ohiturak astean zehar mantendu.
  • Askotan, lana eta familia uztartzen saiatzen garen prozesu honetan zenbait errudun sentimendu sortzen da, seme-alabekin denbora nahikoa eman edo ez ematen badugu eta seme-alabarekiko jarrera permisiboarekin konpentsatzen saiatzen gara. Hala ere, horrelakoetan kontuan hartu behar dugu horiekin ematen dugun denboraren kalitatea, eta kalitate horren barruan maitasun eta hitz atseginak, kapritxo txikiak, arauak, mugak eta irmotasuna sartzen direla, umea behar bezala portatzen ez denean. Horrela, horiekin ematen dugun denboraren kalitatea bermatuko dugu. Seme-alabak obligazioetarako eta aisialdirako, irakurtzeko, ipuinak kontatzeko eta atsedena hartzeko, barre egiteko eta negar egiteko denbora dagoela ikasten doaz.

familia y trabajo Orientazio horietaz gain, kontuan hartu behar dugu helduen denbora somaketak ez duela zerikusirik seme-alaben somaketarekin, eta ez da batere zaila goizak benetako “bataila” bilakatzen dituzten familiak aurkitzea. Gurasoak seme-alabak altxatzea, garbitzea, janztea eta gosaltzea pentsatzen dauden bitartean, seme-alabentzat horietako jarduera bakoitzak bere prozesu propioa dauka: “ohetik altxatzen dira, luzatzen dira, ohean esertzen dira, berriz etzanda gelditzen dira, berriz esertzen dira, gosarian hitz egitea gustatzen zaie, galderak egin, edo ez badaude guztiz esnatuta, aurpegia mahai gainean jartzen dute, eta gosaria pixkanaka hartzen dute...”. Egoera hori, beste gauzetan pentsatzen duten gurasoen egoeraren aurka jartzen da, besteak beste, ikastolara joateko autobusaren ordutegia, bera sartzeko ordua... Horregatik garrantzitsua da denboren arteko oreka aurkitzea:

  • Pentsatu eta jabetu behar da seme-alabentzat gure erritmora joatea proba bat dela. Horrela, horretaz jabetzea lortuko dugu.
  • Lanak zehaztu ditzakegu, adibidez: “liburuak jaso behar ditugu, zer nahiago duzu gosaldu baino lehen edo ondoren egin”.
  • Seme-alaba dena delako lanaren aurrean egoskor izanez gero, adostasun batera iritsi, jarrera malguaren bidez (gutxienez, erabakitakoaren erdia egin arte).
  • Umeei aldez aurretik esplikatu epe laburrean egingo dena segurtasuna eta jarraitzeko motibazioa ematen die).
  • Errutinak berriro aztertu eta sinplifikatu beharrezkoa izanez gero.
  • Seme-alabari denbora bat eman (kontrolatuta) bere kaxa egoteko, ondoren jarduerari berriz ekinez.

Garrantzitsua da umeek euren leku eta denbora propioa izatea, gurasoekin konpartitzen dutenaz gain, jolasteko edo atsedena hartzeko, gurasoen etengabeko arretarik gabe; izan ere, beste uneetan ez egotearren erruduntasun sentimendu propioak askatzeko (batzuetan oinarririk gabekoak), seme-alaben lekua eta denbora gehiegi babesten eta inbaditzen dute, eguneroko edota jarduera berrien aurrean sorkuntzaren garapena eragotziz.



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200