Heziketa estiloak familian
Maiz esaten da komunikabideetan, heziketarako gurasoen konpromezu faltak esplikatzen duela gero eta areago gizartearen kezka diren hainbat fenomeno, eskola porrota, drogen kontsumoa, nerabezaroen haurdunaldiak, etab. Familienganako erruduntasun jarreratik urrun, aterabide berri bat eskaini behar zaie, horren funtzioa izan behar du, batetik, gogoratu garabidean dagoen gizaki baten behar zehatz batzuek betetzean – hala nola baldintzarik gabeko afektua eta nahitaezko eskakizunaren praktika – haien papera ordezka ezina dela eta, beste batetik, eskaini hazle-papera segurtasunez egiteko orientabideak eta baliabide hezitzaileak.
Lehenik eta behin esan behar da heziketa perfektua ez dela existitzen, batez ere, errezeta baten moduan erabilitako arau multzotzat jotzen badugu. Gainera, ez daude berdin-berdinak diren bi ume, ezta familia berberean ere, beraz, formula estandarrak egin ordez, askotariko egoeretan orientatzeko gidak erabil ditzakegu. Seme-alaben eguneroko heziketan garrantzitsua da espontaneo izatea, intuizioa beharrezkoa da, senitartekoak direlako seme-alabak eta horiek laguntzeko modu hoberena ezagutzen dutenak. Horri dagokionez, enpatiaren bidez ezagut daiteke seme-alabek egoera jakin batean jarduteko dituzten zioak, eta horretatik, euren bizitzarako hain garrantzitsua den hori erakutsi diezaiekegu, alegia: bestearen lekuan jartzen jakin.
Koherentzia ere garrantzitsua da (norberak, irakatsi nahi duen hori sinistu behar du). Esaten eta egiten dugunaren artean kontraesana badago, araua baliogabetzen da, eta ondorioz, ez da betetzen edo gezurretara jotzen da. Horretarako, familiek segurtasunez eta kontraesanik gabe jardun behar dute, batez ere, seme-alabek identifikatzen eta imitatzen duten portaera estilo batekin. Ez dira trebatu behar edo nahi dugun hura bilakatzen bultzatu behar, arrakasta gehiago lortuko dute euren gaitasunak, nortasuna... bilatzen laguntzen bazaie.
Autoritatea gauzatzerakoan aplikatu beharreko estiloak hauek dira:

