Bilbao.net

2013ko ekainaren 19a

Bilaketa aurreratua

Educar y crecer en familia eu
Ruta:

Aisialdia familian

Seme-alaben eskola-oporrak iristen direnean, hainbat dilema datorkie gurasoei horiek antolatzerakoan. Alde batetik, gurasoek lanean ari diren bitartean hauen denbora librea bete egin behar da, argi dagoenez, garbi eduki behar dute seme-alabek aisialdian egotea ez dela ezer egin gabe egotea, baizik eta gustatzen zaizkigun beste ekintza batzuk egitea, ondo pasarazten dizkigunak eta, gainera, pertsona gisa hezi egiten gaituztenak. Beste alde batetik, kontua da denbora librea partekatzea.

Aisialdia familia-ren argazkia Seme-alaben aktibitateak aukeratzeko orduan, lanean ari garen bitartean, batez ere, haien lehentasun eta gaitasunak baloratu behar dira. Haientzako ekintza egokienak lirateke beste neska-mutilekin harremanetan egoten ahalbidetzen dienak, horrela indartuko lukete gizarte eta emozio garapena. Hobetsita, ingurune natural batean egiten diren hauek: kanpamentuak, udalekuak, kirol kanpusak etab.

Kanpamentu eta udalekutara eramateko aukera honek, batez ere gurasoek seme-alabekin batera oporraldiak partekatzen ez dituzten bitartean, tentu handiz tratatu behar dira haiek oporraldi hauekiko jarrera ezkorra dutenean, zehazki lotsati izateagatik edo lagunak egiteko zailtasunagatik arazo bihurtzen direnean. Kasu hauetan seme-alaben aukera errespetatu egin behar da, baina, garrantzizkoa da denbora libre hori erabiltzea bere inguru gertukoenean edo ezagunenean beste neska-mutilekin harremanak bultzatzeko, horrek segurtasuna emango baitie eta erraztuko die gizartean bizitzen ikastea (beraiekin igerilekura/hondartzara joatea, beraien adineko neska-mutilak egongo diren lekuetara joatea, etab).

Kasu batzuetan, kalifikazioetan gutxiegiren bat dagoenean, hobe da eguneroko eskola lanei buruz irakasleek emandako aholkuei jarraitzea, hala ere, hori ez da arrazoia izango beren aisialdi eta denbora librearen gozamena ukatzeko. Oporretan, erakargarri zaien liburuen irakurketarako ere aurkitu daiteke denbora.

Gurasoen eta seme-alaben oporraldiak bat etortzen direnean, momentu hori egokia da gogoratzeko, ona dela oporraldi denboran bizikidetasuna eta familia loturak izateko eta indartzeko. Familia erlaxatuago dagoen unea da eta aurki ditzazke denen arteko elkarrizketa eta komunikazioa erraztuko dituen momentuak. Hazkuntzaren arloak, familia baloreak, neska-mutilen formazioa eta seme-alaben nortasunaren garapena indartuak izan daitezke partekatutako espazio-denboraldi horietan.

Beti ere, azken helburua da familiako kide guztiak elkarrekin gozatzea. Horretarako, beharrezkoa da kide guztien garapen mailara egokitutako interes komunak izatea. Hau da gurasoek seme-alabak txikiak direnetik hasi beharreko eginkizun bat, zeren-eta nerabezarora iristen direnean planteamendua desberdina da.



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200