Familia eta pantaila berriak: internet, bideo-kontsolen erabilera, etab.
Etxeetan teknologia berrien presentzia dela-eta (TB, Internet, bideojolasak eta sakelako telefono), gurasoek ezagutu egin behar dituzte horien erabilera egokia eta hezitzailerako diren oinarrizko irizpideak, garapen psikologiko zuzenaren alde jartzeko eta eragin ezkor posibleak leuntzeko.
Aitak eta amak seme-alaben sozializazioko eragile aktiboak dira, beraz, haurren heziketa ezin da ikus-entzunezko bitartekoen edo teknologia berrien esku utzi, horiek oso aurreratuak izan arren. Bitarteko horiek zaindu beharra dago eta programa, joko… aniztasunera zuzendu arreta eta interesak.
Teknologia berriei eta familiei erreferentzia egiten zaienean, seme-alabek telebista, internet eta bideojokoak arrazoiz erabiltzea aipatzen da. Kontuan izan behar da familiak berak modu aktiboan gainbegiratu behar dituela programen, jokoen, web guneen… edukiak.
Famili sistema aztertu berri da pantaila berrien aurrean (telebista, Internet eta bideojokoak) jartzearen esperientziaren eragina nabarmenki aldatzen duen filtro bezala. Gizakien arteko elkarrekintzako beste prozesuetan bezala, telebistak eta beste pantailek umearen eta gaztearen sisteman eragina dute, gutxienez honako alderdietan (Torres y Rodrigo, 2003):
- Adimen sisteman, prozesu mota honetan ikusmeneko alderdia ahozkoa baino nagusiagoa baita.
- Gizarte ezagutzaren sisteman, izan ere, umeek gizarte egoera asko telebistaren bidez ikus dezakete eta ez benetako gizarte bizitzaren bidez.
- Euren emozioetan, baliabideak emozio eskola ere direlako; gizakiak bata-bestearekin emozionatzeko modua ikasten da.
- Ohitura zehatzetan, besteak beste, elikadura jardueretan, osasunean, jolasean edo aisialdian.
