Gezurrak
Haurrak, eskuarki, hiru eta sei urte bitartean hasi ohi dira gezurrak esaten. Hauen bitartez, helduengandik barne-mundu desberdina dutela egiaztatzen dute; nahi badute, gorde dezaketen nortasuna, eta honek ondorioz ekarriko du engainua posiblea dela jabetzea eta beste pertsona batekin harremanetan jartzean kontuan eduki behar dela besteak dakiena eta ez dakiena.
Gainera, errealitatea eta fantasia nahasten dituzte adin honetan. Horregatik, bizitza bezain erreala den mundua sortzen dute kasik jolasten direnean. Istorioak asmatzea eta ipuinak sortzea izaten dute gustuko. Orduan egiten gaituzte bere jokoen konplize; bere munduan, bere errealitatean, parte har dezagun nahi izaten dute. Jokoa sortzen dute, irreala den mundua, baina asmoa erabat inozoa da, ez dira gezurretan maltzurkeriaz ari.
Ezaguera handiagoa izaten hasten direnean (6 urtetik aurrera) eta egia aldatzeak, zenbaitetan, onura ekar diezaieketela jabetzean, errealitatea moldeatzen hasten dira gauzak lortzeko, hau da, engainatzen saiatzen dira, eta orduan hasten da gezurra arriskutsua izaten.
Hazi ahala, errazago egingo zaio haurrari nahita esandako gezurraz baliatzea (egindakoaren ardura saihesteko, esaterako). Horrelakoetan, gure seme-alabekin hitz egin behar dugu eta egiaren, zintzotasunaren eta konfiantzaren onurak azaldu.
