Bilbao.net

2013ko maiatzaren 19a

Bilaketa aurreratua

Educar y crecer en familia eu
Ruta:

Nerabeen gaueko irteerak


imagen salidas nocturnas en adolescentes Seme-alabei irteteko baimena eman baino lehen, informazio jakina eduki behar da, batez ere, oso nerabe gazteak direnean. Honakoa galde dakioke:

  • Nora doa eta norekin pasako ditu ordu horiek edo gaua.
  • Helduak egongo badira beraiekin, eta nortzuk dira (lagunen gurasoak edo besteak).
  • Gauean egingo dutena (musika, dantza, jokoak).
  • Noiz hasiko da eta noiz bukatuko da.
  • Eta, azkenik, nola iritsiko da etxera.


Nerabeen gaueko irteera-ren bigarren argazkia Hobe da beti gurasoek seme-alaba nerabeak laguntzea eta ondoren jasotzea. Bizitokitik urrun dauden jaien kasuan, hobe da leku horretaraino eramatea beraiek bakarrik garraioekin moldatzen uztea baino.

 

Gomendatzen dugu:

  • Seme-alaba nerabeari azaldu modu horretan zergatik jarduten duten eta jarrera hura justifikatzen duten zioak. Esan, adibidez, arauak babesteko dela eta ez zigortzeko. Batzuetan pentsatzen den ez bezala, nerabeek ez diote beti arauei aurka egiten. Sarritan gurasoek esandakoa kontuan hartzen dute, kontrakoa pentsatu arren.
  • Ez da desanimatu behar nerabeek uko egiten badute edo axolagabekeria adierazten badute. Fatxada bat besterik ez da, eta, ia guztiek, sakon-sakonean, gurasoen gomendioak kontuan hartzen dituzte. Independentziarako asmoak izan arren, euren buruak benetan seguruak ikusten dute familiek eurengatik kezkatzen direla edo zerbait txarra gertatuz gero hor daudela ikusten dutenean. Horregatik, gurasoak beti eskura izan behar dute, pasatzen dena pasatuta ere.
  • Horretaz gain oso garrantzitsua da nerabeen irteerekiko interesa adieraztea., lagunei edo seme-alabari kontzertua gustatu zaion edo ez, edo festan zer moduz pasa duen galdetzea. Horrek adieraziko dio bere iritzia baloratzen dutela eta elkarrizketarako aukera zabalduko da. Eta alderantziz, errespetatu behar da nerabeak bizitzako une jakin batzuk berarentzat gorde nahi dituela, beraz, horrek esan nahi du ez duela erantzuteko gogorik, bere iritzia baloratzen dela adierazi ordez, galderek molestatzen diotelako; horrenbestez, hobe da behin eta berriro ez saiatzea.
 

Ez dugu honakoa gomendatzen:

  • Ez dugu "tremendismoa" egin behar edo nerabeari atzeratzen debekatzea, gure kontzientzia lasai mantentzeko edo bere bizitza soziala erabat kontrolatzeko helburuarekin. Jarrera zorrotz horrek, askotan, gurasoak zenbait egoera menperatzeko gai ez direla adierazten du.
  • Nerabeari irtetea debekatuz ez dugu onartze hazten ari dela. Seme-alabaren independentzia onartzen badugu, berarekin fidatzen bagara eta bere errespetua bereganatzen badugu, berriz, askatasunez hazten utziko diogu, inoiz arreta galdu ez arren. Bere bizitza sozialarekiko interesa adierazi behar diogu bere barrualdea errespetatzeari utzi gabe.


Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200