Laguntza
Bilbao.net web gunean zehar nabigatzen
Zenbait metodo daude Bilbao.net web guneko edukiak atzitzeko:
- Web gunean inplementatutako nabigazio gidatuko sistemak erabiltzea. Orrien ezkerreko aldean, "Lasterbideak" multzoa eta eduki tipologia bakoitzari dagozkion menuak daude (zenbait irizpideren bidez multzokatutako eduki guztietara eramango zaituzte lasterbideek). Horrez gain, goiko barran, web guneko zenbait tresna daude.
- Bilatzailea erabiltzea. Goiko eskuinaldean, bilaketa kaxa dago, eta horretan, Bilbao.net web gunean aurkitu nahi dituzun hitzak idatz ditzakezu. Behin kaxa horretan hitza edo hitzak sartuta, sakatu "Bilatu" (kaxaren eskuinaldean), hitz edo hitz horiei dagozkien emaitzak lortzeko. Xehetasun handiagoko bilaketa egin nahi izanez gero, aukeratu "Bilatzailea", orriaren goialdean (Lasterbidea: alt+2).
- "Web mapa" erabiltzea. Orrialdearen goialdeko "Web mapa" aukeratuz gero (Lasterbidea: alt+4), web guneko edukien zerrenda osoa azalduko zaizu, hierarkikoki antolatuta. Aukeratu zuretzat baliagarriak direnak.
Lasterbideak eta teklatuko laburbideak
Teklatuko zenbait laburbide sartu dira, web guneko orrietako puntu nagusietarako lasterbide gisa. Oro har, "alt" tekla beste tekla batekin (aurrerago emango dugun zerrendakoa) konbinatuz, aukera jakin batera iritsiko gara. "alt" tekla PC ordenagailuetan dago; Macintosh ordenagailuetan, zuriune barraren ondoko Komando teklak betetzen du "alt" teklaren eginkizuna.
- Hasierako orrirako lasterbidea: alt+1
- Bilatzailerako lasterbidea: alt+2
- Laguntza orrirako lasterbidea: alt+3
- Web maparako lasterbidea: alt+4
- Irisgarritasunari buruzko orrirako lasterbidea: alt+5
- Iradokizunen eta kexen orrirako lasterbidea: alt+6
Halaber, orri bakoitzeko esteka batetik bestera lekualdatzeko aukera dago, tab tekla sakatuta.
Kolore profilak, eta testuaren eta interfazearen tamainak
Ezarritako irisgarritasun irizpideei jarraituta, Bilbao.net web gunea koloreak bereizten arazoak dituzten pertsonentzat egokitu da. Hori dela eta, kolore profil estandarraz gain, arazo jakin bakoitzera egokitutako profil alternatiboak ere prestatu dira. Profil batetik beste batera aldatzeko, web guneko goiko ezkerraldeko ikonoak sakatu behar dira.
Halaber, letra tipoen eta web guneko beste elementu batzuen tamaina guztiak inplementatu dira, unitate erlatiboen bidez. Horri esker, nabigatzaile bakoitzaren kontrolen bidez alda daiteke letra tipoen eta gainerako elementuen tamaina. Dagozkion menuen bidez erabil daiteke funtzio hori, baina baita, zuzenean, honako laburbide hauen bidez ere:
- Internet Explorer : Control eta Saguaren gurpila
- Mozilla Firefox : Control eta Saguaren gurpila , Control eta - edo Control eta +
- Opera: Control eta Saguaren gurpila , Controleta- edo Control eta +
- Netscape: Control eta -edoControl eta +
- Safari: Comando eta - edo Comando eta +
Beste nabigatzaile eta plataforma batzuekiko bateragarritasuna
Web gune horretako iturburu kodea W3Ck gomendatutako XHTML eta CSS2 teknologien bidez garatu da, nabigazio gailu guztiak bereizita eta behar bezala ikusteko eta estiloa eta edukia behar bezala banatzeko aukera ematen baitute. Horrez gain, une oro, gomendio horiek aintzat hartutako erabilerraztasun mailarik handiena –hots, AAA maila– erabili da, Bilbao.net web gunea egiteko.
Hori dela eta, web gunea guztiz funtzionala izan daiteke nabigatzaile eta plataforma gehienetan, edo gutxienez, XHTML estandarra jasaten dutenetan. Bilbao.net web gunearekin elkarreragitean arazorik baduzu, idatzi mezu elektroniko bat webmaster@ayto.bilbao.net helbidera.
Hizkuntzak
Bilbao.net web guneko eduki guztiak euskaraz eta gaztelaniaz daude. Horrez gain, hainbat eduki ingelesez ere badaude. Nabigatzen ari zarenean uneko hizkuntza aldatu nahi izanez gero, aukeratu eu, es edo en, orriaren goiko ezkerreko aldean.
Bilbao.net web gunearen legezko baldintzak
Pribatutasun Politika eta Lege Oharra kontsulta dezakezu, haietarako estekak orriaren beheko ezkerreko aldean sakatuta.

