Bilbao.net

2013ko maiatzaren 22a

Bilaketa aurreratua

Equipamientos eu
Ruta:
  • Kokapena:
  •   Hasiera
  •   Bilbao
  •   Ekipamenduak
  •   Kirol - Ekipamenduak
  •   Bilbao Arena Kirol Jauregia

Bilbao Arena Kirol Jauregia

Información adicional

Hiru urteko lanen ondoren, ateak zabaltzen dizkio kirolgune horrek Bizkaiko gizarteari. Ekipamendu hori udal titulartasunekoa izango da, eta haren ezaugarri nagusia funtzionaltasuna da. Izan ere, eraikitako 30.808 metro koadroetan hauek denak eskaintzen ditu: kiroldegi bat (igerilekua eta gimnasioak dituena), Miribillako auzotarrek erabiltzeko, eta, horrekin batera, kantxa edo jokaleku bat, aldi berean hiru ekitaldi ere har ditzakeena.

Erdiko kantxa horretan jokatuko du Bizkaia Bilbao Basketek, eta 8.500 jarleku ditu. Dena dela, mota guztietako ikuskizunak ere hartu ahalko ditu, Bilbao Basketek instalazioak behar ez dituenean.

Instalazioetan aldagelak daude (eliteko lehiaketetarako edo ikuskizun handietarako, baina baita ohiko jardueretarako ere), medikuen lokala, dopinaren aurkako kontrolgunea, biltegiak eta abar. Gune horretan, 25.985 metro koadroko eremua eraiki dute.

Beste alde batetik, kiroldegiak 26 metroko igerileku bat du, sei kale dituena, eta beste igerileku txikiago bat, adin txikiko umeentzat. Aldagelak ere baditu, banakoak eta taldeenak, ezintasuna dutenentzakoak, teknikarienak eta abar. Beste espazio batean, erabilera askotako gimnasioa dago, 520 metro koadrokoa: hiru lokaletan bereizi daiteke, administrazio-lanetarako, begiraleentzako eta abarretarako. Guztira, 4.823 metro koadroko eremua da.

Miribilako Bilbao Arenak bat egiten du bere inguruarekin, eta, horretarako, inguruan duen natura eredu hartu duten materialak erabili dituzte eraikuntzan. Hala, instalazioek dituzten harrizko osagaiek 1995ean itxi zuten meategi zaharrean zegoen harria kopiatzen dute, eta eraikin osoari eusten dioten bermalekuek eta kanpoko apaingarriek Bilboko auzo horretako zuhaiztiak irudikatzen dituzte.

Airetiko argazkiak:

  Bilbao Arena kirol Jauregiaren lehenengo argazkia Bilbao Arena kirol Jauregiaren bigarren argazkia Bilbao Arena kirol Jauregiaren hirugarren argazkia

Ekitaldiak:

  • 2010-09-24: Miribillako Bilbao Arena kirol Jauregia inaugurazioa.

    Bilboko Alkatearan diskurtsoa (En formato pdf - 62 KB)

     
  • 2010-09-25: Ate irekien jardunaldia Bilbao Arena kirol jauregiaren inaugurazioa dela-eta.

    Prentsa oharra - Ate irekien jardunaldia Bilbao Arenan eta kiroldegi berrian (pdf formatuan - 45 KB)

     
  • 2010-09-27: Bilbao Arena kirol Jauregiaren inaugurazio-partidua.

    Prentsa oharra - Garraio publikoko zerbitzuak Bilbao Arenaren inaugurazio-partidura joateko (pdf formatuan - 104 KB)

    Garraio-Plan pertsonalizatua Bizkaiko edozein lekutatik Bilbao Arenaraino, Garraio Publikoa erabilita

     
  • 2010eko irailaren 28, 29 eta 30ean:

    Bilbotar guztiak hurbildu ahal izango dira Bilboko kirol instalazio berriak ezagutzera eta Bilbao Kirolak erakundeak urriaren 1etik aurrera kiroldegian emango dituen ikastaroetakoren bat dohainik egitera.
    Jarduerak aretoan eta igerilekuan egiteko banatu dira. Aretoan, zaleek Spin Bike egin ahal izango dute 10:00etatik 10:45era, eta TBA (Total Body Athletic) 11:00etatik 11:45era. Arratsaldez, berriz, Fitnessa 17:30etik 18:30era, TBA 18:30etik 19:15era, eta Spin Bike 19:30etik 20:15era.
    Igerilekuan, kirol instalazio berrietara doazenek Aquafitnessa egin ahal izango dute 10:00etatik 11:00etara. 11:00etatik 12:00etara bitartean, igerilekua erabilera librerako irekiko da. Arratsaldean, 17:30etik 18:30era, heldu eta umeek Igerijaia ekimena izango dute, uretako jolasen familiarteko jarduera berria. 18:30etik 19:30era bitartean, igerilekua erabilera librerako zabalduko da, eta 19:30etik 20:30era, Aquafitnesseko saio bat emango da. Gainera, hiru egun horietan, arratsaldeetan, uretako puzgarriak jarriko dira igerilekuan, txikienen gozamenerako.
    Jarduera guztiak doakoak izango dira. Plazak okupazioaren hurrenkeraren arabera esleituko dira.

 



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200