Bilbao Zenbatekotan - 2007 urteko datuak
Bilboko Udalak aurten ere hiria ezagutzen lagundu nahi die herritarrei “Bi lbao zenbatekoetan” izeneko argitalpen honen bidez.
Zenbakiek eta datuek informazio baliagarria eta erabilgarria eskaintzen digute gure Bilbo ulertzeko eta ezagutzeko, eta lagungarri dira uriaren bilakaera eta hazkunde harmonikoa planifikatzeko, betiere gure lanaren azken helburua lortze aldera, hau da, biztanleen bizimodua hobetzea.
Geure hiria, bere egoera, eta bertan bizi direnen bizimoduaren kalitatea ezagutzeko moduetako bat zenbakiak aztertzea da, eurek neurtzen dute-eta aurrerapenaren eta garapenaren maila.
Seigarren edizio honek aurrekoen egitura eta edukia gordetzen ditu gehienbat. Hala ere, informazioa gehitu dugu hezkuntzaren gaineko atal berria sartuta eta beste atalen bat aldatuta, batez ere, enpleguari buruzkoa, garrantzi handiagokotzat har daitezkeen bilakaera-datuak erantsirik.
Hemen azaldutako hainbat datu Bilboko eremu fisiko eta geografikoaren parte dira. Beste batzuk, ordea, Bilbo abiaburu edo jomuga duten pertsonen joanetorrien, ekonomi jarduera publiko eta pribatuaren, garraio publikoa gehiago erabiltzearen eta, horrekin batera, ingurumena hobetzearen emaitza dira.
Azken batean Bilbo bizirik dagoen hiria da, bilbotarren bizimoduaren kalitatea mailarik goreneraino hobetzeko mugitzen ari dena, eurak baitira datu horiek eragiten dituztenak eta uriari esangura ematen diotenak.
Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiet Udaleko sail guztietako eta beste erakunde batzuetako pertsonei, egindako ekarpenengatik, lanagatik eta laguntzagatik, izan ere, eurei esker atera dezakegu argitalpen hau urtero.
Isabel Sánchez Robles
HIRITARREKIKO HARREMANEN SAILEKO ZINEGOTZI ORDEZKARIA
- 01-Lurraldea eta Klimatologia
- 02-Demografia
- 03-Euskara
- 04-Hezkuntza
- 05-Enplegua
- 06-Jarduera Ekonomikoa
- 07-Turismoa
- 08-Zirkulazioa eta Garraioa
- 09-Udal hauteskundeak
- 10-Udalaren Baliabideak
- 11-Kontsumoa eta Prezioak
- 12-Ingurumena
- 13-Eraikinak eta Etxebizitzak
- 14-Gizarte Laguntzak
- 15-Udal Ekipamenduak

