Bilbao Zenbatekotan - 2003 urteko datuak
Atseginez aurkezten dut aurten ere oso aditua ez den jendeari zuzendutako liburuxka hau. Bertan, modu erraz eta grafikoan daude jasota gure uriko datu estatistikorik nagusienak. Datu baliagarriak, edozelan ere, Bilboko eta bere barruti eta auzoetako errealitatea azaltzeko.
"Bilbo zenbatekoetan" liburuxkaren bigarren edizio hau aurreko bertsioaren antzekoa da gehienbat. Ondo bereizitako atal bi ditu. Alde batetik, zenbatekoak, eta udal ekipamenduak, bestetik. Udalaren zerbitzuen gidaliburua dela esan genezake.
Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiet Udaleko Sail eta Zerbitzuei eta euren informazioa eman diguten erakunde eta instituzioei, lan hau ezinezkoa gertatuko zen-eta euren laguntza barik.
Mª. Asís Fernández Artieta
HIRITARREKIKO HARREMANEN
ZERBITZUKO ZINEGOTZI ORDEZKARIA

