Bilbo Lan Ekintza

Formulario de Búsqueda
  • Últimos vídeos en Youtube
  • Síguenos en Twitter
  • Únete a Facebook

Suscribirse a las noticias de Lan Ekintza - RSS Berriak

24/05/2012

Bilbok eta Bizkaiak nazioarteko lehiaketa bat jarri dute martxan “marka” berezi bat bilatzeko

Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia sustatzen ari diren ekimenak hiriaren eta lurraldearen posizioa eta lehiakortasuna hobetzea, merkatu berriak irekitzea eta krisiari aurre egitea du helburu

Herrialdeak, eskualdeak eta hiriak elkarrekin lehian daude inbertsioak, enpresak, bisitariak, ekitaldiak, biztanleak eta talentua erakartzeko. Testuinguru horretan, marka berezi eta desberdin bat izatea, ongi posizionatuta egotea eta izen ona izatea erabakigarria da munduan presentzia izateko, entzunarazteko eta arretaren gune izateko. “Branding” estrategia eraginkor bat izatearen potentzialaz eta garrantziaz ohartuta, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak nazioarteko lehiaketa publiko bat antolatzea erabaki dute, biei batera nahiz bereizirik aplika dakiekeen marka bat diseinatzeko.

 Ekonomi Sustapeneko diputatuak, Imanol Pradalesek, eta Bilboko Udalaren kontseilari ordezkariak, Andoni Aldekoak, gaur ekimen hori ezagutzera eman diote Bizkaiko Publizitate Agentzien Elkarteari, Bizkaiko hiriburuko Euskalduna Jauregian egin den topaketa batean. Lehiaketan parte har dezakete komunikazioan, publizitatean eta place brandingean lan egiten duten nazioarteko profesionalek eta enpresek, eta 40.000 euroko saria lortu ahalko dute. Saria Nortasun Korporatiboaren Gidaliburua entregatu ostean soilik emango da, proposamena bukatu eta proiektu hau sustatzen duten bi erakundeek onartu ondoren.

“Bilbao-Bizkaia Marka eta Atzerrian duen Proiekzioa Sortu eta Diseinatzeko Nazioarteko Lehiaketa Publikoa”ren oinarriak gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez aurki daitezke www.bilbaobizkaiabranding.com web orrian. Deialdi hau sustatzen duten erakundeek jasotako proposamen guztien anonimatua babestea bermatu beharko dute, hau da, epaimahaiak, hausnartzean, ezingo du jakin zein enpresak edo profesionalek parte hartzen duten lehiaketan, prozesuaren gardentasuna eta inpartzialtasuna babesteko.

Itzuli berrietara...

Logo del Fondo Social Europeo Logo ISO 9001 Logo Euskalit

Bilbao

Bilbao Ekintza tokiko enpresa-erakunde publikoa. Termibus etxea. Nafarroa kaleko 5, 2. solairua. 48001 Bilbo