BilboRock
Hiriaren bihotz historikoan, Alde Zaharraren ondoan eta Bilboko barruti aktiboenetako batean dago Bilborock, bizitzaz betetako tokia eta etengabeko sinergien zentroa. Musikaz gain, gazteentzat pentsatutako denetariko jarduera interesgarriak hartzeko prestatuta dago: Zinema, antzerkia, dantza, instalazioak, esperimentatzeko laborategiak, konferentziak, aurkezpenak...
Bertan entseatzen, jotzen, antzezten, sortzen, esperimentatzen duten pertsonak dira eraikin enblematiko horren arima, baita askotariko kontzertu eta ikuskizunetara joaten direnak zein programatutako jardueretan parte hartzen dutenak ere.
Historia apur bat:
Hiribilduko lehen biztaleen bidegurutze estrategikoan kokatuta dago egun Bilborock den eraikina. Tenplu gisa eraiki zuten XVII. mendean Antonio Ortiz Calinakoak eta Francisco Elorriagakoak eta José Recoaldek eraberritu zuen XVIII. mendean.
Bilboko Udalak eraikina erosi zuen XX. mendearen 90eko hamarkadan Bilborock proiektua martxan jartzeko. Ekimenaren helburuetako bat goraka ari diren talde berriek euren musika zuzenean eskaintzeko espazio bat sortzea zen eta horrelaxe sortu zen Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketa.
Beti abangoardian, Bilborock proiektua urtez urte haziz joan zen eta gaur egun, Bizkaiko hiriburuko nahiz kanpoko gazteentzat erreferente den topagune sozial eta kultural bihurtu da.

