Bilboko Udaleko Webgunea

Bilbao.net,  Bilboko Udaleko Webgunea

Ostirala, 2014 / 08 / 29

Bilaketa aurreratua

Ruta:
  • Kokapena:
  •   Hasiera
  •   Bilbao
  •   Bilboko Auzoetako Hiri Behatokia

Bilboko Auzoetako Hiri Behatokia


Bilboko Auzoetako Hiri Behatokia hiriko auzo desberdinek bizi duten egoera urbanistiko nahiz soziala aztertu eta horren inguruko diagnosia egiteko tresna berri bat da. Tresna horri esker, gardentasuna eta etengabeko hobekuntza sustatuko da udaleko kudeaketan.

Bilboko Auzoetako Hiri Behatokiaren irudia Auzoen Behatokia honako helbidean eskura dezakezu: www.bilbao.net/auzoetakobehatokia; bertan, arlo desberdinetako atalak aurkituko dituzu: Erroldari buruzko informazioa, Auzoen Pertzepzioa eta profila. Horiei esker, gai eta geografikoki antolatuta dauden informazio-maila desberdinak eskura daitezke.

Bilboko Auzoen Behatokiaren ezaugarrietako bat da, bertan jasotako informazioa maneiatzeko arintasuna. Zentzu horretan, eskaintzen dituen aukeren artean dago, esaterako, hiriko auzo desberdinen arteko alderaketa, eta auzo horiek epealdi jakin batean izan duten bilakaeraren analisia.

Baliabide horren bidez oso modu errazean detekta daitezke auzoetan egun dauden beharrizan eta eskariak; horrek, halaber, arintasuna dakar erabakiak hartzeko orduan, bai eta eraginkortasun, hurbiltasun eta gardentasun handiagoa ere, udalaren kudeaketari dagokionez.

Azterlan soziologikoa:

Horrez gain, Auzoen Pertzepzioa izeneko atalean, Deustuko Unibertsitateak oraintsu buruturiko azterlan soziologikoen emaitzak ikusteko aukera ematen du Auzoen Hiri Behatokiak. Azterlan hori Bilboko Udalak eta Deustu Fundazioak 2008ko otsailean sinaturiko hitzarmenaren ondorioz egin zen, Bilboko Auzoen Hiri Behatokia abian jartzeko helburuarekin.



Marca Bilbao.net
Helbidea:

Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao / Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200 - www.bilbao.net