AlbisteakBilbon landatzen den txakolin bakarraren botilak hiriaren enbaxadore bihurtu dira.
Jrue Holiday NBA-ko jolakariak clinic bat egin du 40 neska-mutikorekin, urian BEC-en jokatuko den patida sustatzeko.
Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBVAren arteko akordioari esker antolatu den NBAko partidurako 15.271 sarrerak datorren ostiralean jarriko dira salgai, maiatzaren 17an, Ticketmaster-en, Carrefour-en, FNACen eta Viajes Halcón-en, 12:00etatik aurrera. Sarreren prezioa 28 € eta 120 € artekoa izango da. BECekoa NBAk denboraldiaurrean mundu osoan jokatuko dituen zortzi partiduetako bat da, eta Bilbo eta Bizkaia egoitza izango dituen lehenengoa. Laster emango da ezagutzera partiduarekin lotuta egingo diren eta NBAk Bizkaian eskainiko duen ikuskizun handia osatuko duten jardueren programa; izan ere, ekitaldi hau norgehiagokan izango diren pertsonek ez ezik Bilboko hainbat tokitan egingo diren erakusketa eta lehiaketetara hurbiltzen diren guztiek ere gozatzeko dago pentsatuta.
Bilbao Ekintza tokiko enpresa-erakunde publikoa. Termibus etxea. Nafarroa kaleko 5, 2. solairua. 48001 Bilbo