Funicular de Artxanda / Artxandako Funikularra

Bilbao.net Logo
03-09-2010 
 
Bienvenidos al Funicular de Artxanda

Artxandako Funikularra

Artxandako Funikularra, S.A oso-osorik Bilboko Udalarena den merkataritza-sozietatea da. Alderdi politiko guztietako ordezkariak dituen Administrazio Kontseiluak zuzentzen du sozietatea eta Batzar Nagusia Udalbatzarra bera da.

Campo Volantin pasealekuaren ondoko Funikular plaza eta Artxanda mendia lotzen ditu.

Funikularraren zerbitzua kudeatu ez ezik, enpresak beste hauek ere kudeatzen ditu: Salbeko igogailuak (Salbe zubia); Deustuko Unibertsitatearen ondoan dagoen Aita Arrupe pasabidea; Funikularreko plaza; Primekoak (Santutxuko auzoan), Betolatza-Ingurabideko igogailua eta Ametzola Padurako Guduaren kalekin lotzen duena.

Funikularra

Castaños kalean, Campo Volantin pasealekutik hurbil, dagoen Funikular plaza eta Artxanda mendia lotzen ditu. Goitik Bilbo eta itsasadarraren bokalea ederto ikus daitezke, ikuspegi ederrak ditu-eta.

Igogailuak

Artxandako Funikularrak astegunetan 07:15etik 22:00etara bitartean ematen du zerbitzua.

Jaiegunetan, berriz, 08:15etik 22:00etara bitartean. Udan (ekaina, uztaila, abuztua eta iraila) 23:00etara arte.

15 minuturik behin irteten da, jende larregi pilatzen denean izan ezik; orduan sarriago irteten da geltokietan erabiltzaile gehiegi batu ez dadin.


Funikularraren bideoa


Albisteak eta berritasunak


Igo Orrialdearen hasierara
Web gune hau XHTML araudiaren arabera programatu da   Web gune honek CSS2 araudiaren araberako estilo orri baliozkoak erabiltzen ditu   Web gune honek hirugarren WAI/WCAG atzipen maila betetzen du
Artxandako Funikularra/ Funicular de Artxanda/ Artxanda Funicular Railway
Artxanda-Egirleta (Santo Domingo) errepidea, 27. 48015-Bilbo