Nagusia
Instalakuntzak
Ikastetxea
Erderaz
Auzoa
Estekak

 

1.7 PROIEKTUAK


1.7.1 ESKOLAKO AGENDA 21

ikusi orria

Arlo honetan batez ere KONTSUMO gaia landuko dugu; ura, energia eta hondakin gaiak ahaztu gabe.

HELBURUAK

OROKORRAK

Ø Ingurugiroarekin umeak ezartzen dituen harremanak atseginak izan daitezela erraztu,horrela haien ingurunea zaintzea ,errespetatzea eta baloratzea ezaguna eta behar bezalakoa gertatuko zaizkie.
Ø Inguratzen zaien medioaren azterketa, behaketa eta jakingurarako jarrerak bultzatu.
Ø Ingurumenarekiko lotuta dauden arazoak ulertu eta garrantziaz jabetu.

ESPEZIFIKOAK
Ø Kontsumo arduratsua, Energia, ura eta hondakinen erabilera orekatua lortzeko jarrerak ezagutu eta praktikan jarri.
Ø Ingurugiro Eskolako Batzordea eta Patruila Berdea bultzatu.
Ø Bilboko Agenda 21-ean parte hartu, eskolen arteko bileretan partaidetza bultzatuz eta hobetzeko eta zuzentzeko neurriak proposatuz.
Ø Eskolako gestio orekatua bultzatu: kontsumo arduratsua, energia., ura eta hondakinen erabilera baikorragoa lortuz.


EDUKIAK

HAUR HEZKUNTZA

KONTSUMO ARDURATSUA: Honen beharra.
Ø Ura: erabilpena, kontsumoa eta garbitasuna
Ø Hondakin eta ontzi motak
Ø Eskola eta etxeko aparatu elektrikoak.
Ø Energia, ura eta hondakinak gutxitzeko ohiturak hartzea.

LEHEN HEZKUNTZA

Ø Kontsumo kontzeptua.
Ø Hondakinen kontzeptua.
Ø Hondakinen ziklo naturala (Materia organikoa, ez organikoa eta deskonposaketa)
Ø Hondakinen bilakaera historikoa
Ø Hondakinen bilketarako udal azpiegitura.
Ø Hondakinen tratamendurako Bilboko instalazioak
Ø Hondakinen tratamendu osoa.
Ø Birziklapena, berrerabilera eta gutxitzea.
Ø Uraren zikloa
Ø Itsaso eta ibaien kutsadura
Ø Eguraldia.
Ø Energi iturriak
Ø Energi motak: agortzen direnak eta agortezinak. (alde onak eta eragozpenak)
Ø Energia eta eraldaketak
Ø Energi agortezinen erabilerak
Ø Energiaren kontsumoaren murrizketa etxean eta eskolan.

EKINTZAK

HAUR HEZKUNTZA

· Proposatutako gaiei buruzko informazioa elkarri trukatu korruan :Kontsumoa, energia, hondakinak, uraren erabilpenak,...
· Energia, hondakin eta urari buruzko ipuinak eta esperientziak kontatu
· Abestiak ikasi
· Ingurumena hobetzeko ohiturak bultzatu: gelako birziklatzeko kutxa hustu, argiak itzali, ateak itxi, patioko hondakin-ontziak ondo erabili...

· Pelikulak, dokumentalak,... ikusi
· Arropa zaharraren kanpainetan parte hartu.
· Plastika tailerrak egin.

LEHEN HEZKUNTZA

· Energia, hondakin eta urari buruzko ipuinak eta esperientziak kontatu
· Energiaren kontsumoa eta aurrezteko neurriei buruzko informazioa elkarri trukatu.
· Abestiak ikasi
· Gaiei buruzko fitxak egin
· Eguzki plakaz dabiltzan jostailuak ikusi.
· Plastika tailerrak egin
· Pelikulak, dokumentalak,... ikusi.

· Ingurumena hobetzeko ohiturak bultzatu: gelako birziklatzeko kutxa hustu, argiak itzali, ateak itxi, patioko hondakin-ontziak ondo erabili...
· Arropa zaharraren kanpainetan parte hartu.
· Ingurumen Eskolako Batzordean parte hartu.
· Energiaren erabilera hobetzeko proposamenak Batzordera eraman.
Energiaren erabilera hobetzeko proposamenak Batzordera eraman.
Auzoko elementuak aztertu ( farolak, kontenedoreak…)
· Berohi-Rezikleta enpresa bisitatu.
· Birziklapena, berrerabilera eta gutxitzearen garrantziaren eztabaida.

DENBORALIZAZIOA

1. Hiruhilabetean:
Ø Ingurugiro Batzordea sortu
Ø Sensibilizaio kanpaina egin
Ø Eskola eta auzoko diagnostikoa egin
Ø A21E-ko adierazgailuak ezarri.

2. Hiruhilabetea:
Ø Ekintzak planifikatu
Ø Gestio arduratsuaren neurriak aurrera eraman.

3. Hiruhilabetean:
Ø Eskolen arteko eta Udaleko foroetan partaidetza.
Ø Adierazgailuak ikusita balorapena egin
Ø Memoria egin.

METODOLOGIA

1. DISEINUA:

Ø Proiektuaren koordinatzaileek helburuak ikusita ekintzak diseinatuko eta eskolako Ingurumen Batzordean aurkeztuko dituzte.
Ø Eskolako Batzordeak proposamena hartu eta ikasgeletara eramango du.
Ø Koordinatzaileak klaustroari zabaldutako informazio gehiena pedagogikaren bidez izango da.


2. EBALUAKETA:

Ø Lanaren balorapen egin.

BALIABIDEAK

GIZA BALIABIDEAK:

Inguru batzordea bultzatzea helburu izanda, eskolako estamentu guztien ordezkariak izatea saiatuko gara.
Koordinatzailea: Igor Lejarza Ugalde Koordinazio lanak egiteko proiektuari dagozkion orduak hartuko ditu (6 saio)


BALIABIDE MATERIALAK:

Ø Eusko Jaurlaritzako dirulaguntza.
Ø Bilboko Udaleko dirulaguntza: oraindik zehaztu gabe.

INGURUMEN ALORREKO HOBEKUNTZAK

Proiektu honetaz baliatuz hiriko energia eta uraren erabilera arduratsu , hondakin trataera ekologikoa bultzatu eta ingurugiroarekiko gizabidezko jarrera sustatzea lortu nahi dugu, beti partaidetzan oinarrituta.
Ez ditugu ahaztu behar aurreko urteotan martxan jarritako beste ekintzak: ortuan, lorategietan edo patioetan egindako lanak eta sortutako egiturak. Aurten ere bide horretatik jarraitzekotan gaude.
Aipagarria da auzokoen partaidetza eta inplikazioa, eskola zaintzen eta sortutako azpiegiturak mantendu eta hobetzen.

HELBURUAK

Ø Ikasleen partaidetza bultzatu lorategi, ortu eta zuhaitzen zaintzan.
Ø Eskolako animalien zainketaz arduratu
Ø Eskolako hainbat animalia eta landareak ikasi.
Ø Ortuko landareak ezagutu: ezaugarriak, zaintzako aholkuak, elikadurarako balioa...
Ø Zetarren ziklo biologikoa ezagutu eta ikusi.
Ø Eguraldiko datuak hartu, erregistroa egin eta baloratu; eurijasak, tenperaturak, presioa, hezetasuna..

EDUKIAK

HAUR KEZKUNTZA

- Izaki bizidunak
- Landareak:
- Gelako landareak(Hiazintoak eta pentsamenduak).
- Ikastetxeko lorategien loreak eta zuhaitzak( arrosondoak, geranioak, mimosak..)
- Baratzeko landareak(tipulak, uhazak....)
- Animaliak:
- Ikastetxeko animaliak(untxiak, arrainak…)Animalia hauek ikastetxean gaudenok zaintzen ditugu.
- Gure inguruneko animaliak:errespetatzen ditugu baina ez dute gure ardurarik behar bizitzeko: inurriak, zizareak, txoriak…

LEHEN HEZKUNTZA

- Inguru hurbileko animalia eta landare nagusienak: oinarrizko ezaugarriak (elikadura, ugalketa) eta animalien sailketa.
- Gizakiarentzako animalien eta landareen garrantzia: jan- iturriak eta ekologi ekarpenak.

Programa honen helburuak hauxek dira:
1. -Ikasleei (batez ere ingurune fisiko edo estimulu egokirik ez dutenei) laguntza eta bitartekoak ematea denbora-tarte osagarria eman dezaten beren eskolako atzerapenari aurre egiteko edo hori prebenitzeko.
2. -Oinarrizko gaitasunak hobeto gara ditzaten bultzatzea, batez ere irakurketarekin, lanaren antolaketarekin eta ikasteko ohiturak hartzearekin zerikusia duten zereginetan.
3. -Ikasleek beren gaitasunen inguruan dituzten itxaropenak hobetzea, baita ikastetxeak berak bertako ikasleen inguruan dituenak ere. Familien eta ikastetxearen arteko harremanak hobetzea.
Nolanahi ere den , programa honekin zerikusia duten jarduerak ikastetxearen jardun orokorrean hartu behar dira barne.

ANTOLAKETA
Laguntza-programari 5 ordu eskainiko zaizkio astean. Horietatik 4 zuzenean ikasleekin jardutera bideratuko dira (asteartetik ostiralera arte), bosgarrena ikastetxeko irakasleekin jarraipena eta koordinazioa egitera (astelehenero).
Programa hau urrian hasi eta maiatzen amaituko da.

KOORDINATZAILEA
Koordinatzailea Ikasketa Burua izango da eta saioak ZIBA elkarteko monitore batek emango ditu.

 

instalakuntzak orri nagusia estekak