|
|
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Eskolako agenda
20 irakasle tutore: 8 Haur Hezkuntzan eta beste 12 Lehen Hezkuntzan. Musika irakaslea, Heziketa Fisikoa; 2 irakasle, Ingelesa Hizkuntzan 2 irakasle, Kontsultorea, Pedagogia Terapeutikoa; 3 irakasle, 2 irakasle Erlijio Katolikoa emateko, Haur Hizkuntzako irakasle laguntzailea, Jantokiko arduradun irakaslea, Logopeda eta 2 Hezitzaile. GUZTIRA: 36 IRAKASLE KLAUSTROAN ZUZENDARITZA TALDEA:
KOORDINATZAILEAK:
PEDAGOGI BATZORDEA:
2.-ESKOLA KONTSEILUA (Partaideak)
ESKOLA KONTSEILUKO BATZORDEAK Batzorde iraunkorra: Eskola Kontseiluen deialdiak egiten ditu. Premiazko gauzeei buruz behin behineko erabakiak hartzeko ahalmena du, Eskola Kontseilua bildu arte. Zuzendaria, Ikasketa Burua eta bi guraso parte hartzen dute. Elkarbizitza Batzordea: Gai honi dagozkion ildo orokorrak jorratzen ditu, ez da istilu zehatzak konpontzeko bidea. Zuzendaria, Ikasketa Burua eta bi guraso parte hartzen dute. Jantokiko Batzordea: Funtzionamendu orokorraz arduratzen da, eta arazo konkretuei aurre egiten die. Zuzendaria, irakasle bat, jantokiko arduraduna eta bi guraso parte hartzen dute. Ziurtasun Batzordea: Zuzendaria, Ikasketa Burua, Atezaina, 2 irakasle eta bi guraso parte hartzen dute. Batzorde Ekonomikoa: Zuzendaria, Idazkaria, eta bi guraso dira partaideak.
3.-ESKOLAREKIN HARREMANETAN JARTZEKO
4.-ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK (2008-2009)
Jantokiko ardura ez da bakarrik jangai batzuk banatzea ikasleen artean, heziketa zerbitzu baten barruan kokatu behar da. Heziketa hau etxean jarraitzea eta indartzea derrigorrezkoa ikusten dugu. Horretarako ohitura hauek komenigarriak deritzogu:
OHARRAEgunero jantokia erabiliko duten ikasleak, etortzen ez direnean, telefonoz abisua eman beharko dute goizez 9:00etatik 9:30etara.Noizbehinka jantokian geratuko denak, abisua egun berean edo bezperan emango du goizez, 9:00etatik 9:30etara, bazkaria une berean ordainduz.Gurasoei eska dizuegu nota baten bidez ezagutaraztea zuen seme/alabek arazoren bat izan ezkero edozein elikagaiz. ( medikuaren justifikatzeko agiria ekarri )
6.-OSASUNA ETA GAIXOTASUNAK ESKOLAN UDALAREN ESKOLA OSASUN TALDEA Medikua, astelehenean goizean etortzen da honako plangintza betetzera:
ASEGURU MEDIKOA Istripurik izatekotan, eskolak badu premiazko zerbitzu medikurik. BIGEk, Bizkaiko Guraso Elkarteka, UMASekin (aseguruen mutuarekin) artero kontratatu du estola-aseguru orokorra, ikastetxe publikoetako nahi duten ikasleek, 11€ren truke ikasturte osoan honen estadura izateko. Mediku aritu bat laister izango da eskolan diagnostikoa eman dezan. Medikuaren ardurapean eta beharrezko litekeen neurriak hartuta, ikaslea klinika, ospitale edo legokiokeen arituarengana eramango da, mediku arituak diagnostiko, tratamendu eta aholkuak emango dizkio familiari. Gurasoek zuzenean hitz egin ahal izango dute zerbitzuarekin. Aseguruak honako egoeretan gertazen diren istripuak estaltzen ditu:
ISTRIPUETARAKO EMANGO DITUGUN PAUSUAK Eskolako ume bat zauritua izatekotan honako pausu hauek jarraituko ditugu: Klase orduetan:
Jantoki orduan eta arratsaldeko eskolaz kanpoko ekintzetan: aurreko pausuak emango ditugu, baina kasu hauetan, jantokiko arduradunak edo ekintzako arduradunak (guraso batek) lagunduko du umea Osasun Zentrura. GAIXOTASUNAK ETA BOTIKAK Ikaslea gaixo dagoenean ez da eskolara bidali behar, ezta medikazioaren bidez sukarra jaitsi berri bazaio ere. Ikasleak eskolan gaixotzen direnean etxekoak deitzen ditugu, bila etor daitezen. Eskolan ez zaie botikarik emango ikasleei, eskola orduetan egin beharreko tratamenduak salbu; kasu horretan medikuak idatzitako egiaztagiria ekarri beharko da, horren beharra, ordutegia eta botikaren kantitatea zehaztuz.
SARRERAK ETA IRTEERAK Lehen Hezkuntzako ikasleek atzeko atetik sartu behar dute eta eskaileran ezkerreko aldetik igo behar dute. Haur Hezkuntzako ikasleek,ordea, aurreko atetik sartu behar dute, eta eskaileran eskumako aldetik igo behar dute. Igotzean zein jaistean, 2 urteko umeen arduradunak baino ezin dira igo kurtsoan zehar. Salbuespen moduan, Gabonak arte, goizean igo daitezke 3 urteko umeekin. Arduradun horiek eskaileretatik eskumako aldetik jaitsi behar dute, geldirik gabe. Beste ikasle guztiak haien kabuz igo behar dute geletara. Igoera errazteko, eskailera bakar bat daukagunez, bakarrik doazen ikasleak aurretik pasatzen uztea, ezinbestekoa da. Sartzean eta irtetean, aterpean dauden lerro zurien atzetik egotea eta erdiko pasabidea libre uztea beharrezkoa da. Ikasleek 9:00etan sartu behar dute eskolara, 2 urteko umeak izan ezik. Horiek 9:00etatik 10:00etarako epea dute sartzeko. Ateak 9:10ean ixten dira, eta ordutik aurrera zuzendaritzako atea baino ez da zabalik geratzen. Eskolara sartzeko zein umeen bila etortzeko puntualtasuna ezinbestekoa da. ORDUTEGI KANPOKO IRTEERAK Ikasleak ezin dira atera klasetik ordutegi barruan, heldu bat ez ba dator beraien bila. Tutoreak jakin behar du Horretarako ohartxo bat bidali behar diozue ikaslearen bidez. Atezaina joango da ikaslearen bila. Errekaduak ere atezainari eman behar dizkiozue, klaseetara ezin baita igo. UME TXIKIEN AULKITXOAK ETA GURDITXOAK Gero eta ume gehiago daudenez eta leku gutxi dagoenez sarreran, bakar-bakarrik guztiz beharrezkoak diren umeentzako aulkiak utz ditzazuela eskolan eskatzen dizuegu.
EZIN DA ERRE
Aldi berean gogoratu nahi dizuegu, legeak esaten duen bezala, eskolan ezin dela erre, ez zentroan bertan eta ez aterpean eta patioetan.
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||