Informazioa
Antolakuntza
   2 urte
  HH-ko 2. ziklo  
  LH-ko  1. ziklo

  LH-ko  2. ziklo

  LH-ko  3. ziklo
Zerbitzuak
Proiektuak
Agenda
Jaiak
Gustukuenak
Aldizkaria
Guraso Elkartea
    

 

Antolakuntza

Haur hezkuntzako Lehen Zikloa

Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloa

  • Hiru urteko bi gela 

  • Lau urteko bi gela
  • Bost  urteko bi gela 

Tailerretan jolasten

   Lan sistema honekin, haurraren interesatik abiatuz, jolasa dela medio, umeen garapena da espero duguna. Jolasa da tailerren egituraren oinarria, hauek irudimena, ingurua eraldatzeko, amesteko, bizitzeko, gaitasuna ahalbidatzen dute. Jolastea bizitzea da eta bizi izan den hura besterik ez da ikasten. Ongi dakigu eskolak, gauza guztiak bezala, bere mugak dituela, hala eta guztiz ere ahal den hainako askatasuna izan dadila nahi dugu. Pentsatzeko, aukeratzeko, adirazteko, jarduteko, izateko askatasuna, baina erabat beste printzipio bati lotuta, funtsezko arauari, muga sozialari, bestearen eskubidea, besteen eskubidea da guretzat muga soziala.

    Tailerretan haurrak, oinarrizko kontzeptuak manipulatuz eta biziz barneratzen dituzte. Haur bakoitzaren erritmoa errespetatzen da eta berezitasuna kualitatetzat jotzen da eta ez eragingarri bereiztzailetzat. Ez dugu irakasten jolasteko, jolasa bere eskuetan, jolastuz ikas dezaten baizik. Jolasak sortarazten du ikasketaren beharra. Gure ustez prosezuak aurreratzea unea iritsi ez bada, iristen denean geldiaraztea bezain txarra da. Horregaitik haur bakoitzak iristen zaion unean barneratuko ditu prosezu guztiak.

    Bestaldetik, haurrak jolasean uzten ditugu bera barne mundua eta afektibitatea adieraz ditzaten, bere heldutasunerako garrantzitsua dela uste baitugu. Ez da nahiko gauzak adieraztea, norberak bere burua adieraztea behar da ere eta horrela autonomiaz haztea, bere norberaren irudia bereganatuz haztea.

    Gure betekizuna:

  • Jolasa eta behar den materiala ahalbidatzea.

  • Haur bakoitzaren prosezuak jarraitzea.

  • Beren kabuz, askatasunez jardun dezaten uztea.

  • Parte hartzea eurek eskatzen dutelako edota muga sozialak eskatzen dutelako.

    Euskarari dagokion hizkuntza menperatzea da gure helburu nagusia baina ez mintzamen mailan eta gozamenerako bakarrik, baizik eta lan tresna bezala ere.

Lehen Hezkuntza

Laister informazio gehiago