Tailer hau Bernat Aucouturier-aren metodoan oinarrituta dago.
Beraz, materialak eta gela antolatuta daude hiru joko mota ezberdinak garatzeko:

Jolas sentso-motorea: Mugimen eta sentimen plazerraren gunea.

Jolas sinbolikoa: Barne-segurtasunerako jolasak eta sinbolikoaren gunea.

Errepresentazio jolasa: Urrutiratze eta errepresentazio gunea.

          
Psikomotrizitatea Jolas sinbolikoa Ikerketa Eraikuntza Plastika

Aretoan sartzeko zapatak kendu behar dira. Sartu ahala umeak biltzen dira arauak gogoratzeko.

Saioa garatzen da eta berriro biltzen dira saioko intzidentziak kontatzeko.Zapatak ipini eta gelara.

Helburuak

Espazio nozio ezberdinak erabiliz: goian, behean, aurrean, atzean , barruan, kanpoan, goian, behean , urrun,  hurbil ,  zabalik, itxita , ondoan, artean,...; objetu eta pertsonarekiko kokapen espaziala landu. 

 Kokapen espazial ezberdin hauek norberaren gorputzean sentitu.

Plano ezberdinak ikertu: horizontala, bertikala, inklinatua.

Gorputz segurtasuna eta oreka garatu.