![]() |
|||||||||||||
| 6. mailakoek eginda | |||||||||||||
![]() |
Datu teknikoak SARBIDEA- San Adrian etorbidearen amaiera
eta Iberdrola azpiestazioa (Larraskitu). |
||||||||||||
|
San Adrian etorbidetik hasiko gara ibiltzen Arnotegirantz. Zubia gurutzatuta Iberdrola azpiestaziora ailegatuko gara. Eskuinetik inguratuko dugu, Larraskitu bidetik. Eskailera batzuk igo eta gero lehenengo landak, sagarrondoek eta txakoli landaketak agertuko dira gure begien aurrean. Bidea izenez aldatzen da, Pagasarrirako bidea da orain. Honen mugetan hesiak, zuhaixkak eta zuhaitzak daude, besteak beste: hurritzak, elorri zuriak, txorbeltzak, elorri beltzak, intsusak eta haritz zahar batzuk. Hesi horietan hegazti txikiak umetu eta elikatzen dira. Haien artean txiboak.Txori hauek ezizena ematen diote bilbotarrei. Benta Berrira helduta Athletik taberna aurkituko dugu.
Metro batzuk aurrerago pista bat aterako da gure ezkerrera. Arnotegiraino
eramango gaituena. Oinezkoentzat da, soilik. Pista hori toki ona da landarediaren
mota desberdinak begiratzeko. Nabariak dira, ugaritasunagatik, Lawson
altzifreak. Bidean, atsedenaldia egiten badugu, zozoen doinuak entzungo ditugu. Txori beltz horien harrek, laranja koloreko mokoa dute eta hegalaldi arinekoak dira. Pistaren amaieran, Arnotegiko aterpea, telebista errepikagailua eta atseden lekua aurkituko ditugu. Toki horretatik Bilbo, Bilbo inguratzen duten beste mendiak eta Ibaizabal itsasadarrak La Peñan egiten duen meandroa ikusi ahal izango ditugu. 500 metro atzera egingo dugu, lasterbide txiki bat aurkitu arte. Oso aldapatsua da eta gailurrera eramango gaitu. Arnotegik 426 metro ditu. Gailurrean, gotorleku baten aurriak aurkituko ditugu. Gotorleku hau guda karlisten garaian eraiki omen zen Bilbo defendatzeko. |
|||||||||||||
![]() |
|||||||||||||
| Gure eskolako bi ikasleen aititeak Arnotegin dauden mahai eta aulkiak egiten. | |||||||||||||