Begoña Linazarekin elkarrizketan
4. mailakoek eginda

1. Nola duzu izena?

- Begoña Linaza

2. Aintzinako bazeliza noiz eraiki zuten?

- XVI. mendean eraiki zuten.

3. Non zegoen kokatuta?

- Errepidearen ondoan, gure eskola gaur egun kokatuta dagoen lekuan baino beherago.

4. Zergaitik bihurtu zen denda?

- Inoiz ez zen bihurtu denda. Denda bat egitea amaren ideia zen eta denetarik saltzen zen hasieran.

5. Nortzuk bizi ziren bazeliza horretan?

- Familia osoa bizi zen.

6. Zer saltzen zuten denda horretan?

- 60.hamarkadan, auzoa eraiki zutenean, denda bat ipintzea pentsatu zuen bere aitak eta denda horretan baserriko produktoak saldu zituzten: esnea, arrautzak eta barazkiak eta denda guztietan saltzen diren beste produktuak: makarroiak, olioa etabar.

7. Noiz desagertu zen bazeliza?

- Eliza berria eraiki zutenean.

8. Zergaitik kendu zuten?

- Garai horretan lurrak gehiago balio zuenez, saldu zituzten etxeak autopista eraikitzeko eta baseliza kendu zuten.

9. Kontatuko diguzu bitzikeriaren bat?

- Karlistaden garaian, atso bat bizi zen baselizako etxean. Egun batean, gerran zeudenez soldadu bat pasatu zen guztiak erretzen. emakumeak eskatu zion bere etxea ez erretzeko bazeliza bat zelako eta ez zuten erre.