Irusta Ibilbidea
5. A mailakoek eginda
1. IRUSTA IBILBIDEA

Gure auzoko jende askok egiten duen ibilbidea da, "jubilatuen bidea" izenarekin ezagutzen dugu.

2. NOLA JOAN ZAITEZKE?

Autopistatik ateratzekoan dagoen errotonda berrian gorantz joan San Adrian etorbidetik zubiraino.
Zubia igotzerakoan, Iberdrolako ate nagusian bi bide daude, eta ezkerrekoa hartu beharko duzu.

3. ZER TOPATUKO DUZU?

Aldapatxo bat igo ondoren etxe eta baserri batzuk osatzen dute Irusta auzoa (nahiz eta Bilbotik oso hurbil egon, herritxo bat dirudi). Baserri hauetan animaliak ikus ditzakezu: behiak, untxiak, katuak, astoak, txakurrak, zaldiak, oiloak, ahuntzak...
Bidea aurrera doa. Landaretza ugari dago: eukaliptoak, pikondoak, pinuak, urritzak, gaztainondoak, asunak, belardiak...
Asfaltatutako bidea amaitzen da eta beste bide estu bat aurkituko duzu. Bide hau beti gerizpean dago zuhaitz asko daudelako.

Bideko ezkerrealdetik Bilboko autopista eta auzo batzuk ikusten dira: La Peña, Txurdinaga, Begoña, Santutxu eta batez ere Nerbioi itsasadarra.
Bidean zehar, jubilatuek bere aisialdetan egindako etxola pare bat daude kartetan edo berbetan aritzeko. Etxola hauek, haiek lortutako material birziklatuaz eginda daude (oholak, plastikoak, sintasol errekorteak, uleak...)

Bidea aurrera jarraituz amaierara ailegatzen gara. Bilbon dagoen zaletazuna hemen ere ikusten da : Athletic- en oroimenean egindako "santutegia".

Ibiltaria ona bazara, hemendik Arnotegi mendira igo zaitez, aldapa dezente igo ondoren.

 

IRAUPENA

Paizaiaz disfrutatzen baldin bazoaz ordu eta erdi batean egin dezakezu.