Pagasarri

5. B mailekoek eginda

Bilbo hiria
Pagasarritik behatuta.

 

Pagasarri mendia 673 metroko altuera du eta itsasadarrarekin batera Bilboko elementurik enblematikoena da. Horrexegatik zaintzeko beharra ezinbestekoa da.

Nondik joan

Pagasarri mendira igotzeko hainbat bide daude Kastrexana gainetik, La Casilla-ko plazatik, Abusutik, Basauritik, Arrigorriagatik, Ugaotik, Laudiotik, Sodupetik, Alonsotegitik eta guk deskribatuko duguna Zabalburutik, hain zuzen ere.

Hau betiko bidea da. Politago, lasaiago eta laburragoa. Zabalburu Plazatik, Juan de Garai kaletik igo San Adriango zubiraino. Jarraitu igotzen Pagasarribide eskolaraino eta aldapa hartu eta aurrera desbideratu egin barik. Bidetik San Roke baseliza eta zure egarri asetzeko iturri batzuk aurkituko dituzu. Ez daukazu bide honetatik gorantz egin baino eta gailurrera ailegatuko zara.

Landareria

Pagasarri mendian, jatorrizko landareria ordezkatuz, hazkunde, azkenengo landaketa aloktonoak gauzatu dira (koniferoak eta abar) interesa ekonomikoak daudelako. Horregatik jatorrizko landareriak oso leku gutxitan egoten dira (pagoak, haritzak edo arteak). Honen guztiaren ondorioz nabaria da bertan bizi diren animalien espesietan jasotako urripena (narrastiak, hegaztiak eta kuriositate bezala urtxintxaren bat orain dela gutxi ekarritakoa).
Duela gutxi inguru honetako basozainarekin elkarrizketa bat izan zuten eskolako 2.mailako ikasleek.

Arriskuak

Orain dela bi urte Bizkaiko Foru Aldundiak errepide berri bat egitea pentsatu zuen. Honela A-8 autobidearen trafikoa aritzea lortuko zen. Honela jaio zen hegoaldeko saihesbidearen ideia. Ekologistak konturatu ziren proiektua aurrera eramaten bazen Pagasarri mendia eta bere inguruak erabat apurtuta geratuko zirela eta Pagasarri dela Bilboren birikia, geratzen zaion inguru bide eta naturala bakarra (Horretaz aparte errekailuegiteko proiekto dago, Santurtzi-Arrigorriaga arteko gasbidea, Rezola harrobiaren handitu, Ganekogortako Parke Eolikoaren eraikuntza "Super-sur" errepidea...)

Hau dela eta hainbat elkarte dabiltza Pagasarri mendia defendatzen haien artean Pagasarri taldea eta Padura.


Zertarako joaten da jendea mendira?

Gain kirola egiteko aukera emango digu: senderismoa, eskalada, espeologia (nabarmena da droke deunaren kobazuloa), mountain-bike...

Pertsona gehienak mendira joaten dira natura ikusteko, natura usaintzeko, paseatzera, oxigenoa artzeko, eguzkia artzeko …bates ere atzoek. Medikuek pertzona nagusiei erekomendatzen diete mendira joatea eta pertsona asko horrexegatik joaten dira osasuntzu egoteko, eta abar.
Jendea mendira joaten denean gauza batzuk eramaten dute: makilak, ures betetako botila (batzuetan bakarrik,mendi batzuetan ura dagoela eta)

Pentsatzen baduzu mendia oso dibertigarria dela, joan eta oso ondo pasatuko duzu.