Rafael Toralekin hizketan
2. mailakoek eginda

 

 

Azaroaren 5ean Rafael Toral gure gelara etorri zen.
Rafa inguruko basozaina da eta urte asko daramatza mendiak zaintzen, 20 urte hain zuzen ere.
Oso gizon alaia eta atsegina da eta gu gustura egon ginen bere azalpenak entzuten.

 

 

 

Hitzaldia oso interesgarria izan zen eta gauza asko ikasi genituen:
Basozainen lanaren ezaugarriak.
Gure mendietan bizi diren animaliak eta zuhaitzak.
Mendia zaintzeko aholkuak.
Bukatzeko guk galdera batzuk egin genizkion eta hauxe da berak erantzun ziguna:

 

1. Zein mendi zaintzen dituzu?
Pagasarri, Arnotegi eta Arraiz.

2. Zertan datza zure lana mendian?
Bidean dauden zuhaitzak edo adarrak kentzen ditut, beraz, mendiak garbi egoteaz arduratzen naiz. Sute txikiak direnean "apagafuegos" delako tresna batez itzaltzen ditut, baina sute handiak badira suhiltzaileei deitzen diet eta kotxez joateko biderik hoberena erakusten diet.

3. Gustura egiten duzu lana?
Bai, oso ondo pasatzen dut, naturan egotea da niretzat munduko gauzarik onena.

4. Zein tresna erabiltzen duzu lanean?
Motozerra, prismatikoak eta aizkora erabiltzen ditut. Horrez gain menditik ibiltzeko motorra eta autoa erabiltzen ditut.

5. Zertarako erabiltzen dituzu prismatikoak?
Suteak dauden ikusteko, eta hegaztiak behatzeko.

5. Animaliak ikusten dituzu?
Bai, baina isil-isilik egonez bakarrik ikus ditzakegu, bestela alde egiten dute guri beldur baitigute.
Orain azalduko dizuet modu bat animaliak ikusteko: sastrakan eta sasien artean gorderik eta isilik egoten bagara animaliak agertuko dira. A! Eta ez ahaztu prismatikoak
.

6. Zein animalia dago?
Katagorriak, basurdeak, orkatzak, azkonarrak, lepazuriak, azeriak eta katajinetak.
Txori mota desberdinak ikusiko ditugu: belatz gorriak, mirotzak, beleak, kaskabeltz handiak, pinu-kaskabeltzak, amilotx mottodunak eta abar.

7. Zer zuhaitz mota daude gure mendietan?
Pinuak, haritzak, gaztainondoak, pagoak, urkiak, zedroak, altzifreak, lizarrak…Duela 100 urte mozten zituzten zeuden zuhaitz guztiak eta gaur egunean landatzen dira.

8. Nola sortzen dira suteak? Batzuetan jendeak sortzen ditu suteak. Behin langile batzuek sua piztu zuten bazkaria egiteko, baina gero txarto itzali zuten eta haizeak piztu zuen gehiago. Horregatik bazkaria prestatzeko leku bereziak daude eta edozein tokitan ezin da sua piztu.

9. Aholkuak emango dizkiguzu mendia zaintzeko?
Mendian ez erre.
Zaborra ez bota lurrera.
Bazkaria prestatzen baduzu, sua ondo itzali.
Zuhaitzak eta animaliak ondo tratatu.

Hori da lagunok! Ondo zaindu mendiak, natura errespetatu eta eskerrik asko Rafa, zurekin gauza asko ikasi ditugu.
Laster berriro gurekin egongo zarelakoan, agur eta hurrengora arte.