|
|
|
|
San Rokeren baseliza Abandoko Udal Gobernuaren aginduz
eraiki zen 1575eko azaroaren l4an.
Sasoi hartan Bizkaia kolera-izurri larri batek jota zegoen eta, dirudienez,
sarraski handia egin zuen Abandoko Errepublika txikian. Udalak, asaldaturik,
boto handia egin zuen San Vicente Martiriaren elizan Pagasarrin baseliza
bat eraikiko zuela, San Roke izurridunen patroiari eskainia izango zena,
eta halaber urtero prozesioan joango zela leku horretara baldin izurritea
amaitzen bazen. Kronikek diotenez, santuak artatsu ihardun zuen eta gaitza
azkar murriztu zen, desagertu arte.
|
|
Ordudanik, abuztuaren 16 guztietan, San Roke
egunean ohiko erromeriak ospatu ziren toki hartan, harik eta, sasoi hartan
Hiria zatituta zegoen gainerako udalbatzen lehiakidekeriengatik eta Gotzaindegiaren
lizentzia bati esker, ekitaldi hauek Santiagoko parroki elizara lekualdatu
ziren 1810ean.
Ez dugu San Rokeni dedikaturiko kapitulua itxi, beste pasadizo interesgarri
batzuk kontatu barik:
Bilbo eta baselizaren artean zegoen ibilbideagatik eta kontutan izanda haren
jaiegunean gehienetan egiten ohi duen beroa, prozesioan parte hartzen zuten
emakumeen artean buruko zapirik ez eroatea eta elizan burutsik sartzea zabaldu
ei zen. Hori Logroñoko eliz agintarienganaino heldu zen, berauengan
gaitzestasun handia -idatzita agertzen den legez: "gran desafecto"
sortuz halako portaera adeigabeagatik.
Horregatik, Logroñon l6lOean egindako Elizbarrutiko Sinodoak dekretu
bat eman zuen, honek bere xedapenetan honako honela zioen: agindu eta xedatzen
dut ezen, betebeharrezko lege gisa, Bizkaiko Jaurerrian ez dadila begi onez
hartu Elizan burutsik zegoen ezein emakume ezkondu ez ezkongaberik, hara
joaten delarik buru-estalki edo mantila eroan dagiala baino.
Ez dago zertan esanik, Abandoko Udalak agindua hitzez hitz bete zuela, bere
udaltzainei dekretua jagon eta bete eragiteko aginduz.
|
|