MATICO, ANEJA ETA ZURBARAN
ZINEMAK
Zurbaran auzoan hiru zinema zeuden, "Matico", "Aneja"
eta "Zurbaran" izenekoak.
Matiko kalean zegoena, lehen itxi zuten eta bere lekuan etxeak
eta dendak eraiki zituzten.
Bigarrenean, Aneja zinema itxi zuten. "Sagrada Familia"
elizaren eranskin zegoen. Eliza honek kanpaiak eta dorreak zituen
eta lokalak ere bai. Hauetako batean haurtzaindegia zegoen. Elizako
eta zinemako atzekoaldean Gazteleku lorategiak zeuden eta hor
dantza zoregarriak ospatzen ziren. 70ko hamarkadan sarrerak 10
pzta balio zuen. Gaur eliza, bai eliza, bai zinema desagertu egin
dira. Beren lekuan etxeak eraiki dira eta etxabe batean eliza
berria aurkitzen da, elizaren ondoan "Artxandape" ikastola.
Azkenean Zurbaran zinema itxi zen. Orain lokal horretan Zurbaran
parroquia dago.