Bilbao.net, , Uholdeen 25. urteurrena

  • Kolore estandarreko profila
  • Kolore urdineko profila
  • Kontraste handiko profila
2010-02-09

Uholdeen 25. urteurrena (1983 - 2008)

Aurkezpena

imagen de inundaciones

Bilboko biztanleriari bere historia eta ondare hurbilena eta egun Bilboko hiria eratzen duten leku desberdinak denboran zehar nola eraiki diren ezagutaraztea da Bilbo Izan ekimenaren xede orokorra.

Aurten Bilboko uholdeen 25. urteurrena (1983 – 2008) bete denez, Kultura eta Hezkuntza Sailetik jarduera batzuk garatuko ditugu, 1983ko abuztuan, Aste Nagusian bete-betean, Bilboko hirian bizitako gertaera ikaragarriak gogoratu eta ezagutzera emateko.

Bilboko uholdeen argazkia, 1983. urtea Bilboko uholdeen argazkia, 1983. urtea

Bilboko biztanleriari -gertaera horiek pairatu zituztenei nahiz bizi ez dituztenen belaunaldiei- egun horiek gogoratzen dizkiguten lekukotasun eta irudiak modu grafikoan eta zuzenean erakustea da gure helburu nagusia; horrez gain, lagundu gintuztenen eta biztanleriaren ahalegin kolektibo eta solidarioari esker berreraiki eta berreskuratutako lekuak ere erakutsiko ditugu.

Horretarako 1983ko udan gertatutakoa berreraiki eta gogorarazteko bide emango diguten datu, argazki, ikus-entzunezko material eta lekukotasun gehiago bildu nahi ditugu. Helburu horrekin, Bilboko hirian gertatutakoa eta/edo lehenengo pertsonan gertaera horiek bizi zituzten eta hiriaren bilakaera eta eraldaketaren iragana eta orainaren arteko aurrerapausoaren protagonistak izan ziren pertsonen lekukotasunak erakusten dituzten argazkiak eta bideoak jaso nahi ditugu leiho honetan.

2008ko abuztuaren 31 arte bidali daitezke argazkiak, bideoak edo lekukotasun idatziak; dena dela, ekainaren 15a baino lehen jasotako argazkiak uztailaren 14etik abuztuaren 31ra bitartean egingo den erakusketarako hautatuak izan daitezke.

Bestalde, ondoko formatuetan bidali behar da materiala:

  • Irudiak: .jpg edo .gif formatuetan. Gehienezko tamaina: 4MB.
  • Bideoak: .wmv formatuan. Gehienezko tamaina: 4MB.

Argazkia, bideoa eta/edo lekukotasun idatzia bidaltzean Bilboko Udalari baimena ematen zaio dvd, erakusketa, bere web orri edo beste bide batzuetan erreproduzitu eta hedatzeko, betiere irabazi asmorik gabe eta 1983ko Bilboko uholdeen oroipen historikoa xede izanik.

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council
Ernesto Erkoreka Plaza 1. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa +34. 944 204 200