Bilboko Udaleko Euskara Sailak martxan jarri zuen, Ulibarri Euskaltegiarekin batera, euskararen erabilera sustatzeko ekimen ludiko berritzaile bat: Mintzakide Programa. Ekimen horretarako euskara ohiko hizkuntza dutenekin eta euskara maila eta hitz jarioa hobetu nahi duten pertsonekin bikoteak osatu zituen Ulibarri euskaltegiak. Bikotekideek gutxienez 10 astetan ordubeteko zitak izateko konpromisoa hartu zuten eta ekainaren 12an arratsaldeko 20:00etan egingo den topaketan bikotekideek beraiek azalduko dizkigute beraien esperientziak.
Ezagutzera eman: