Bilbao.net,

  • Kolore estandarreko profila
  • Kolore urdineko profila
  • Kontraste handiko profila
2010-02-09

  •   Ongi etorri Bilboko Udaleko Webgunera

Oharrak

ESPALOIA ETA APARKALEKUAREN ALDI BATERAKO OKUPAZIOA ERCILLA KALEAN
Bilboko Udalak jakinarazi gura du, eguaztenean, 2010eko otsailak 10, hasi eta hilaren 19ra arte, gutxi gorabehera, espaloia eta aparkalekuak aldi batez okupatuko direla Ercilla kalean, 22. zenbakiaren parean.
UR ETENA ARTURO CAMPION, OŅATIKO UNIBERTSITATEA, LEKEITIO, ETXEPARE, ORIXE KALEETAN ETA AGIRRE LEHENDAKARIA ETORBIDEAN
Bilboko Udalak jakinarazi nahi du, martitzenean, 20010eko otsailak 9, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo dela.
GALTZADA ETA APARKALEKUAREN ALDI BATERAKO OKUPAZIOA SORKUNDE KALEAN
Bilboko Udalak jakinarazi gura du, martitzenean, 2010eko otsailak 9, hasi eta hilaren 10era arte, gutxi gorabehera, galtzada eta aparkalekuak aldi batez okupatuko direla Sorkunde kalean, 2. zenbakiaren parean.
   

Albisteak

BILBO MUSIKAL IKUSGARRI BATEAN TRANSFORMATUKO DA HURRENGO LARUNBATEAN 2010EKO ARATUSTEAK OSPATZEKO
Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak antolatuta, otsailaren 12tik 15a bitartean ospatuko dira Aratusteak Bilbon. Umeen ohiko desfileak Aratusteei hasiera emango die ostiral goizean. Ibilbidea Albia Lorategietan hasiko da eta Kale Nagusitik pasa ondoren Plaza Barriraino helduko da. Bertan txokolatada eta festa berezia umeen zain egongo dira
BILBOKO UDALAK MARTXAN JARRI DU BESTE BEHIN 'EMAKUMEA, OSASUNA ETA INDARKERIA' EGITASMOA
Guztira, 15 herrialde desberdinetako 35 emakumek hartuko dute parte emakumeen aurkako indarkeriari aurre hartu eta sexualitate osasuntsurako jarraibideak sustatzeko sentsibilizazio-ekintzetan
FANT-BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAREN HURRENGO EDIZIOAK 3.000 EURO EMANGO DITUZTEN BI SARI GEHITUKO DITU, GENEROKO LABURMETRAIARIK HOBERENENTZAT, IKUSLEEN ETA EPAIMAHAIAREN IRITZIZ
'FANT laburrean' sekzioak bultzada jaso du, bi sari berriei esker: Epaimahaiak Laburmetraia Hoberenari ematen dion FANT 2010 Saria eta Ikusleek Laburmetraia Hoberenari ematen dioten FANT 2010 Saria. Sari horiek ezin izango dira hutsik geratu eta ezin izango dira bertara aurkeztu 30 minutu baino gehiago irauten duten filmak
   

Egin ezazu lan Bilbao.net-ekin

Hemendik aurrera, Bilbao.net-en eskaintzen ditugun zerbitzu berriez gozatu ahal izango duzu.

Etengabe garatzen eta hobetzen ari garen fasean gaude; hori dela eta, zure laguntza ezinbestekoa da. Bidali lasai zure iradokizunak, kexak edo jakinaraz iezazkiguzu egon daitezkeen akatsak gure harremanak sailaren bidez.

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council
Ernesto Erkoreka Plaza 1. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa +34. 944 204 200