Bilbon, 2009ko irailaren 9an. Ikasturte berria hasiko da, eta testuinguru horretan Bilboko Udaleko Euskara Sailak eta hiriko euskaltegiek 2009-2010 euskara kurtsoetan izena ematera animatu nahi dituzte herritar guztiak. Euskaltegietan matrikula egiteko epea irailaren bigarren hamabostaldian hasiko da.
Honen helburua da euskararen ezagutza eta erabilera zabaltzea euskaltegien jardunaren bitartez, hizkuntzaren ikaskuntza, erabilera eta normalizaziorako euskarri garrantzitsuenetarikoak baitira.
Pasa den ikasturtean hiriko euskaltegietan izena eman zuten ikasleen kopurua %3,2 igo zen, 2007-2008 kurtsoan matrikulatu ziren 10.550etik 2008-2009an 10.900ra igo baitzen Bilboko zortzi barrutietan zabalduta dauden 17 euskaltegietako ikasle kopurua. Esan daiteke auzo gehienetan euskaltegiren bat badagoela.
Ezagutzera eman: