Bilbao.net,

  • Kolore estandarreko profila
  • Kolore urdineko profila
  • Kontraste handiko profila
2010-09-03

Albisteak


HAMAR EGUN ESKUKETARI ETA ZIRKU ARTISTEKIN KOBLAKARI TOPAKETETAN, BILBO ALDERA 400 ARTISTA INGURU EKARRIKO DITUENA


Koblakari-Bizkaiko Malabaristen Elkarteak Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailarekin batera antolatu duen Jaialdi hau AZAROAREN 29tik LARUNBATA ABENDUAREN 8ra ASTELEHENERA arte luzatuko da Bilboko Errekalde auzoan.

bilbon, 2008ko azaroak 27. Zirkua eta kale-antzerkia gustuko dutenek ezinbesteko hitzordua dute Bilbon, azaroaren 29tik abenduaren 8ra –astelehena– arte luzatuko den KOBLAKARI 2008 VII. ESKUKETARI ETA ZIRKU ARTISTEN TOPAKETAren barruan eta epe honetan ikusle ororentzat antolatu diren kale antzerkiak zinema zikloak zein profesionalentzako mintegiak eta zaletuentzako tailerrak ere antolatu dira. Topaketa hau Koblakari-Bizkaiko Malabaristen Elkarteak antolatu du Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailarekin batera, eta Bilboko Errekalde auzoa izango du eszenatoki, Euskal Herri osotik, Estatuko automomia erkidego desberdinetatik eta Argentina, Txile, Frantzia eta Italiatik etorritako 400 artista ingururentzat.

Zirkuko arteak bilbotarrei hurbildu eta Uria zirkuari eta kulturari lotutako hiritzat sustatzeko asmoz, "Koblakari 2008"k jarduera-eskaintza ezin zabalagoa prestatu du. Horien artean, Koblakari Ikuskizun Handia izango da nabarmengarriena eta aurreko edizioetan bezalaxe, Ayala Antzokian egingo da eta futbol zelaian antolatu den "Suzko gaua"( Errekaldeko plazako pergolaren atzeakaldean).

Koblakari Elkarteak zortzi urte daramatza zirkua eta bereziki malabarismoa sustatu eta ezagutaratzeko ahaleginean, eta 12 eta 35 urte tarteko 40 bazkidek osatzen dute. Elkartearen barruan, publikoarengan eta sektoreko profesionalen artean onespen handia lortu duten Mr. Frack, Circo Kapikua eta Hegan bezalako taldeak eta Irakalbok kalejira daude.



Ezagutzera eman:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council
Ernesto Erkoreka Plaza 1. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa +34. 944 204 200