Bilbao.net,

  • Kolore estandarreko profila
  • Kolore urdineko profila
  • Kontraste handiko profila
2010-09-03

Albisteak


BERRIKUNTZA ETA EUSKARA, ESKUTIK: MUSIKA KONTZERTU INTERAKTIBOA


Musika eskatzea SMS bidez, beste pertsona batzuek egindako deiekin, eta abestiak bidaltzea zuzen-zuzenean: hori da Bilboko Plaza Barrian datorren abenduaren 5ean aurkeztuko den formatu benetan aitzindari eta berritzailea, Euskararen Eguna 2008 ospatzeko ekitaldi nagusietakoa izango dena.

Bilbo, 2008ko azaroak 28. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak, Euskaltelekin eta Irontec enpresarekin batera, ekitaldi aurreratua antolatu dute, euskara eta teknologia ezin hobeto batuko dituena; batez ere gazteei zuzenduko zaie, eta horretarako, GOSE, UNE eta BETAGARRI taldeen musika izango dugu lagun.

Datorren barikuan, abenduaren 5ean, 20:00etan, Bilboko Plaza Barriak lehenengoz hartuko du musika kontzertu interaktibo bat, noranzko biko esperientzia izango dena; izan ere, Plaza Barria da horrelako kontzertu bat hartzeko lekurik egokiena. Antolatu dugun ekitaldi horren bidez balio erantsia emango zaie ohiko musika kontzertuei, bene-benetako protagonista ikuslea izango baita.

Helburuak

Ekimen erabat berritzaile honen helburua da, Euskararen eguna astearen barruan, Bizkaiko gazte teknologikoei zuzendutako kontzertu bat antolatzea; horrekin batera, eta horretarako, teknologia berriak erabili gura dira gazteak izan daitezen protagonista bereziak kontzertuan. Musika kontzertu horri esker guztiz frogatuko dugu euskara ezin hobeto egokitzen zaiola gazteek gehien erabiltzen duten komunikazio-sistemari, SMSei, alegia.

Ekimen honen bidez gazteak, teknologia eta euskara batuko ditugu, gauza bi lortzeko: euskara sartu dadila gazteek erabiltzen duten SMS kodean eta euskara teknologia berrietan duen presentzia areagotu dadila. Azken finean, euskara moderno, praktiko eta erakargarri bihurtzea.



Ezagutzera eman:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council
Ernesto Erkoreka Plaza 1. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa +34. 944 204 200