Bilbao.net,

  • Kolore estandarreko profila
  • Kolore urdineko profila
  • Kontraste handiko profila
2010-09-03

Albisteak


OLENTZEROREN ADIERAZPENA: "AURTEN ABENDUAREN 23AN HELDUKO NAIZ BILBORA, HIRIARENTZAKO OPARI ERRALDOI BATEKIN"


Pertsonaia magikoa arratsaldeko 18:00etan azalduko da Kale Nagusian, Foru Aldundiaren eraikinaren parean, eta ordu bete geroago iritsiko da Arriaga Antzokira

Bilbao, 2008ko abenduaren 18a (Galtzagorri Press). Gabonak gertu daude, eta urtero bezala, Olentzero Bilbora etortzear dago, bertako haurren nahiak eta desirak jaso eta merezi dituzten opariak ekartzera. Lan gogorra baina atsegina da, eta berau prestatzeko hainbat galtzagorriren -entrenatzaile pertsonalen- laguntza izan du ikazkinak urte osoan zehar. Horrela, Olentzerok berak deitu ditu komunikabideak, Bilboko hiritarrei, eta bereziki gazteei, aurtengo etorreraren inguruan izango diren berrikuntza garrantzitsuak jakin arazteko.

Lehenengo berrikuntza ikazkinak Bilboko haurrei aurreratu dizkien oparien ingurukoa da."Egun hauetan zehar – esan du nagusian, barkatu, Olentzerok-, 20.000 postal banatu ditut Bilboko ikastetxeetan, 2 eta 8 urteko haurren artean. Gainera, nire galtzagorri nekaezinek 16.000 komiki banatu dituzte Bilboko etxeetan barrena, adin horietako gaztetxoen etxeetan. Azkenik, bihar, abenduak 19, 50.000 ebakigarri banatuko ditut Deia eta El Correo egunkarien laguntzarekin".

Bigarren berrikuntza eta nobedade handia Olentzerok Bilborentzako dakarren opari ederra da. "Ziur nago Bilboko hiritarrek merezi izan dutela. Portatu dira. Egunero garbitzen dituzte hortzak, etxeko lanak egiten dituzte, nahiko nota onak ateratzen dituzte, adiskidetsuak eta abegitsuak dira bisitariekin, iraunkortasuna eta berdintasuna bezalako kontuetan egoki egiten dute aurrera, nahiz eta batzutan harrotasun puntu batekin aritzen badira ere. Ay, ez da hutsik gabeko pertsonarik…! Baina horrela jarrai dezazuen nahi dut. Bilbo eta bilbotarrak ondo portatzen jarraitzen baldin baduzue, beharbada beste opari bat ekar dezaket datorren urtean. Eta, argi ibili… badakizue Olentzero beti dagoela zelatan" esan du ikazkin magikoak Galtzagorri Press-eri eskainitako adierazpenetan.

OLENTZERO 2008

  • Bi eta zortzi urte bitarteko ikasleen artean 20.000 postalen banaketa Bilboko ikastetxeetan.
  • Bi eta zortzi urte bitarteko haurrak dituzten Bilboko etxeetan 16.000 komikiren banaketa posta arrunta bidez.
  • Deia eta El Correo egunkarietan sartuta 50.000 ebakigarri.
    2.500 yo-yo eta 2.500 ziba abenduaren 24an Arriaga Antzokira gerturatzen diren haurren artean banatzeko

OLENTZERORI ONGIETORRIA

  • Eguna: Asteartea, 2008ko abenduak 23
  • Hasiera: Kale Nagusia, Foru Aldundiaren eraikinaren parean, arratsaldeko seietan.
  • Ibilbidea: Kale Nagusia, Navarra Kalea, Arriaga Plaza.
  • Helmuga: Arriaga Plaza, arratsaldeko zazpietan.
  • Ongietorriaren bukaera: Arriaga Plaza, arratsaldeko zazpi eta erdietan. Ordura arte Olentzero Arriaga Antzokiaren kanpoaldean egongo da, hiritarrek eskainitako kanta tradizionalak entzuten eta bere lagun-taldearen garapena ikusten

OLENTZEROK BILBOKO NESKA MUTILAK HARTUKO DITU

  • Eguna: Asteazkena, 2008ko abenduak 24
  • Tokia: Arriaga Antzokiaren barrualdea
  • Ordua: 11:30etik 14:00etara. Kanpoaldean Galtzagorriok, itxaron momentu horiek alaituko dituzte.



Ezagutzera eman:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council
Ernesto Erkoreka Plaza 1. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa +34. 944 204 200