Bilbao.net,

  • Kolore estandarreko profila
  • Kolore urdineko profila
  • Kontraste handiko profila
2010-09-03

Albisteak


MAIATZAK 10, IGANDEAN, HIRIBILDUAK 'BILBOKO DUATLOIA' HARTUKO DU INOIZ BAINO NAZIOARTE MAILAKO PRESENTZIA HANDIAGOAREKIN


Paul Seco Amundarain-en ohorez Bilboko udaltzaingoak antolatuta, proba Botikazarra Erriberatik abiatuko da goizeko 11:00etan. Informazio guztia Internet bitartez kontsultatu ahal izango da www.betibilbo.org orrian

Bilbo, 2009ko maiatzaren 6an. Bilbok datorren igandean, maiatzak 10, 'Bilboko V. duatloia – Bilboko Udala Sari Nagusia' hartuko du; BETI BILBO elkarteak, Udaltzainen artean kirola sustatzeko lanean diharduenak, antolatutako proba da.

Lehiaketa Duatloiko Euskal Zirkuituan puntuagarria izango da eta, halaber, 'Udaltzainentzako Duatloiko VII. Espainiako Koparen' baitan kokatuko da. Gainera, aurten, lehiaketa nazioartekotu egingo da, une honetako estatuko nahiz munduko duatletarik onenen presentzia berretsita baitago.

Raf Colby Baugh eta James Attard australiarrak, Lorent Galinier eta Nicolas Capoferri frantziarrak, Europako txapelduna den Radka Vodickova txekiarra eta Javi Garcia, Felix Javier Martinez, Alejandro Santamaria, Benito de Torres eta Santiago Arnes espainiarrak dira gehien itxaro diren presentziak. Mikel Elguezabal eta Patxi Urizar euskaldunak ere han izango dira.

Dena dela, lasterketa parte hartu nahi duten kirolari guztiei irekia egongo da eta izen-emateak bihar osteguna, maiatzaren 7a, bitartean egin ahal izango dira egun osoan zehar Internet bitartez www.triatloi.org orrian.

Izen-ematea doakoa izango da estatuko edozein udalerritako udaltzainentzat eta, baita, Bilboko Udaleko Babes Zibileko Zerbitzuetako kideentzat ere (suhiltzaileak eta anbulantziak). Bilbao Kirolak erakundera abonatutakoei %50eko deskontua egingo zaie, baina gainerako parte-hartzaileek 20 euro ordaindu beharko dituzte federatuta badaude eta, 30 euro, federatuta ez daudenek.



Ezagutzera eman:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council
Ernesto Erkoreka Plaza 1. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa +34. 944 204 200