Bilbao.net,

  • Kolore estandarreko profila
  • Kolore urdineko profila
  • Kontraste handiko profila
2010-09-03

Albisteak


UDAL LIBURUTEGIEK 8.700 KARNET BERRIREKIN ETA AURREKO URTEAN BAINO IA 100.000 BISITA GEHIAGOREKIN ITXI ZUTEN 2009. EKITALDIA


Karnet kopuruak %11 egin du gora, azken bost urteetako hazkunderik nagusia, eta 86.000 dira jada udal liburutegiak erabiltzeko txartel hori dutenak; hau da, gure Hiribilduko biztanleen 4tik 1

Bilbon, 2010eko otsailaren 22an. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dauden udal liburutegiek bosgarren urtez jarraian handiagotu dute bere jarduera eta erabilera orokorren kopurua, eta hiritarrek gero eta gehiago eskatzen eta erabiltzen duten erreferentziazko kultur zerbitzu gisa finkatu dira. 2009. ekitaldiari dagozkien errendimendu adierazleek oso emaitza pozgarriak erakusten dituzte, bisita eta karnet banaketa kopuruari dagokionez zein etxerako maileguei, kultur jarduerek izan duten parte hartzeari edo zentroetan instalatu diren teknologia berrien erabilerari dagokienez.

2009an %11 egin zuen gora udal liburutegietako zerbitzuak erabat erabiltzeko aukera ematen duten karnet kopuruak, hau da, 2004tik izandako hazkunderik nagusia. Horrela, bazkide kopurua 86.000 pertsonara heldu da, hau da, Hiribilduko erroldako %24, edo, beste modu batera esanda lau bilbotarretatik ia batek Udal Liburutegi Sarearen karneta du.

Era berean, liburutegietara joan den jende kopuruak ere %12,3 egin du gora, 760.904 bisitara heldu arte, hau da, 2.669 pertsona liburutegiak irekita egon diren egun bakoitzean. Horri dagokionez, Zabalako liburutegiak izan duen hazkundea azpimarratu behar da, 2008. urtean baino %57 bisitari gehiago izan baititu. Azpimarratzeko beste bat joan den urteko apirilean inauguratu zen Castañoseko liburutegia da; irekita egon den ordu bakoitzeko bisita gehien jaso dituen sareko ekipamendua bilakatu da –Bidebarrieta kenduta– eta, horrez gain, bere erabiltzaileen artean proportzioan haur gehiago dituen liburutegia da.

Katalogo automatizatuaren kontsulta guztiei dagokienez, 859.247 kontsulta egin dira, aurreko ekitaldian baino %28 gehiago. Aipatu behar da oso esanguratsua dela gero eta pertsona gehiagok erabiltzen dutela udaleko web gunea (www.bilbao.net/bibliotecas) katalogora sartzeko, eta, horrela, aurreko urtearekin alderatuz, 2009an %31,3ko hazkundea izan du.



Ezagutzera eman:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council
Ernesto Erkoreka Plaza 1. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa +34. 944 204 200