RSS, zenbait esanahi dituen sigla da. Onartuena hau da: Really Simple Syndication (Sindikazio Guztiz Sinplea). XML-n oinarritutako formatua da, eta bereziki, askotan aldatzen diren berriak dituzten guneetarako dira. RSS bidez egiten diren testuek berri bakoitzaren titularra eta eduki osoa ageri den web orrialderako lotura izan ohi du.
Jarraian, RSS iturriak irakurtzeko dauden aplikazio motak aipatzen dira:
Bilboko udalaren web guneak zenbait aukera eskaintzen dizkizu RSS kanaletara harpidetzeko.
Abisu edo berrien edozein zerrendatutik (Atalak, Barrutiak edo InfoBilbao) harpidetu zaitezke nahi duzun RSS kanalera. Horretarako, dagokion banneren sakatu beharko duzu, edo nahiago duzun kanalera sar zaitezke kanalen bilatzailean.
Harpidetza pertsonalizatzea nahiago baduzu, eta posta elektronikoz, RSS eta SMS bidez interesatzen zaizun informazioa bakarrik jaso nahi baduzu, Zure neurrira egindako Informazio-zerbitzua erabil dezakezu.