Bilbao.net,

  • Kolore estandarreko profila
  • Kolore urdineko profila
  • Kontraste handiko profila
2010-09-03

Historia

Hasieran eraikuntza hau Antonio Ortiz de Calina-k eta Francisco de Elorriaga-k eraiki zuten 1663 eta 1673 bitartean, Abandoko Elizateko lurretan, kontratuan 82.000 real balio zuela.

1750ean, Jose de Recolaldek, hargina zela, Bilbao Zaharra ondoan, Bilboko merkataritzan sartzeko toki estrategikoan kokatua zegoen komentuko estalkiak, gangak eta barnealdeak berreraiki zituen.

Barroko soila estilokoa da XVIII mendean eragin zuen krisialdi ekonomikoagatik. Horregatik ez du ez artistiko ez apaingarri berrikuntza askorik erakusten, baizik eta neutro itxurazko funtzionalismo nabaritua.

Aurri egoeran zegoenez eliza itxi zuten, komentua eta eskola lurreratu zutenetik. Bere etorkizuna oso desegur agertzen zen, bai bere lurreratzea, bai irtenaldi pribatua, edo udal erakunde baten jabetzea bere monumentu artistiko garrantzia eta bere iraganaldia kontuan hartzen. Horregatik, 1989an Bilboko Udalak eliza erosi zuen jabetza publikoa bihurtuz.

1997.eko apirilaren 7tik, eraberritutako eraikuntza hau BilboRock - La Merced proiektuaren egonlekua da.

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council
Ernesto Erkoreka Plaza 1. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa +34. 944 204 200