Obrak eta Zerbitzuak Sailak koordinatuta, irisgarritasunaren aldeko taldea osatzen duten taldeak:
HARTU EMANAK
Hartu Emanak irabazi asmorik gabeko elkartea da eta bere helburua Pertsona Helduen Partaidetza Soziala, Aktiboa eta Solidarioa lortzea da, Euskal Autonomia Erkidegoko esparruan.
Hartu emanak-ek Bilbo denen eta denentzako hiria, hau da, hiritarren eta hiritarrentzako hiria, egiteko zereginean modu aktiboan eta solidarioan parte hartzeko aukera ona dela uste du.
Hartu emanak-ek Pertsona Helduen ikuspuntua eman du, hiriaz egiten dugun “erabilpenari” eta adinagatik ditugun behar eta mugapen bereziengatik Irisgarritasun Integraleko Bilboko Plan Zuzentzailea idazterakoan kontuan har daitezen.
BILBO ETA BIZKAIKO PERTSONA GORREN ELKARTEA
Irabazi asmorik gabeko elkartea da eta erabilpen publikokoa aitortua. 1949. urtean sortu zen Bilbon eta Bizkaian bizi diren pertsona gorren kohesiorako tresna izan zedin eta komunikazioko eta informazioa eta esperientziak elkarbanatzeko zentro nagusi gisa. Elkarteak Bizkaiko pertsona gorren bizi kalitatea hobetu nahi du, Bizkaiko pertsona gorrei eragiten dieten arazo komunei irtenbideak lortzea bideratzeko eta iritzi publikoa pertsona gorrak dauden errealitate soziokulturalari, euren beharrei eta idiosinkrasiari buruz sentsibilizatzeko ekintza eremua eskainiz.
Elkarteak Bizkaiko pertsona gorrei eragiten dieten komunikazioko barrerak deuseztatzea aldarrikatu eta sustatu nahi du, euren gizarte, hezkuntza eta lan integraziorako bide gisa.
Zeinu Hizkuntzaren hedapena, garapena eta ikerketa sustatu, eta erakunde publikoekin eta pribatuekin pertsona gorren interesei eta eskubideei eragiten dieten ekimenetan aholkatu eta kooperatu.
Bilbo eta Bizkaiko Pertsona Gorren Elkartearentzat garrantzitsua da Obrak eta Zerbitzuak Sailean, irisgarritasuneko taldean, parte hartzea, ordezkatuta egoteko eta gizartearen zati izateko modua baita. Lantalde horiekin profesionalei zenbait gaitan aholkatzeko aukera ematen zaie, ezinduak ez izategatik hauteman ezin dituzten alderdietan. Elkarteak irisgarritasun planetan parte hartu nahi du.
FEKOORGutxitasun Fisikoa duten Bizkaiko Pertsonen Federazio Koordinatzailea (FEKOOR): Federazio hau 1982an sortu zen gutxitasun fisikoa duten pertsonak gizartean guztiz integratzea lortzeko ekintza koordinatua lortzeko helburuaz. Federazioa 16 elkartek osatzen dute eta laster beste bat batuko zaie. Federazioak Bilboko Irisgarritasuneko Plan Zuzentzailean parte hartzea ondorengo testuinguruan kokatu behar dugu: gutxitasuna duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko erakundeen arteko lankidetzan eta jarduera zehatz honetan, 1997an Eusko Jaurlaritzak egindako irisgarritasunaren sustapenerako legearen ezarpenean laguntzeko. Gure iritziz gizarteari irisgarritasuna hiritar guztien eskubidea eta gizabanakoaren eta bere inguruaren arteko elkarrekintza bermatzeko ezinbestekoa dela helarazi behar diogu. Gaur egun gizartearen zati batek irisgarritasuna gutxitasuna duten pertsonen arazoa bakarrik dela pentsatzen du, gure bizitzan zehar irisgarritasun arazoak denok ditugula kontutan izan gabe. Azkenik, praktika on horien inguruan dugun etorkizuneko itxaropena nabarmendu nahi genuke eta denon artean diseinu unibertsala bezalako kontzeptuetan aurrera egiteko gai izan gaitezen nahi dugu, irisgarritasuna balio erantsia izan dadin eta ez zehatza.
ONCE
ONCEren xede nagusia bere gizarte zerbitzu espezializatuen bidez itsutasuna eta ikusmen urritasuna dituzten pertsonen autonomia pertsonala eta gizarte eta lan integrazio osoa erraztea eta laguntzea da. Inguruan alde batetik bestera ibiltzea gizakiaren funtzionamenduaren ezinbesteko arloa da. ONCEk bere afiliatuei Orientazio eta Mugikortasun entrenamenduak ematen dizkie ikasketaren bidez edo bastoi zuri nahiz txakur gidari baten entrenamendu egokiaz (mugikortasuneko laguntza gisa bata edo bestea aukeratuz, pertsona itsuaren edo ikusmen urritasuna duenaren interesen, beharren eta gaitasunen arabera). Inguruaren egokitzapena eta hiri irisgarria izateko eskubidea oinarrizkoa da mugikortasun SEGURUA ETA EGOKIA lortzeko. Horregatik, lehentasunezkoa eta premiazkoa da Administrazio publikoek eta hiria eraikitzen parte hartzen duten agente guztiek Euskal Autonomia Erkidegoko Irisgarritasuna Sustatzeko 20/1997 legea betetzen laguntzea.
HIRIA KOLEKTIBOA
Hiria Kolektiboa 2002ko martxoan sortu zen eta lantalde batek osatzen du. Hirigintza eta Generoa; Arkitektura eta Hirigintza Soziala eta Iraunkorra gaien inguruan aholkularitza, kritika eta eztabaida eskaintzen du.
Hiria Kolektiboa hiriaren plangintzan ikuspuntu soziala barneratzeko beharretik sortu zen.
Genero ikusmoldeaz ari garenean, historian zehar emakumearen zeregin gisa lotzen diren espazioez eta funtzioez hitz egiten dugu; afektuei, zaintzei, hezkuntzari eta gure herriko familia eta gizarte bizitzaren bizkarrezur diren baloreak transmititzeari. Horregatik, emakumeen ikuspuntua ezinbestekoa dela pentsatzen dugu, milurteko berri honetako hiri espazioko espazio eta denbora ñabarduren aberastasuna ezagutzeko.