Bilbao.net,

  • Kolore estandarreko profila
  • Kolore urdineko profila
  • Kontraste handiko profila
2010-09-03

  •   Hasiera
  •   Sari eta Lehiaketak

Sari eta Lehiaketak : Literatura sari eta lehiaketak


Izena:
Gabriel Aresti XXVIII. Ipuin Lehiaketa Doako jarduera

Antolatzailea:
Kultura eta Hezkuntza Saila

Hasiera-eguna (uuuu-hh-ee):
2010-07-08

Amaiera-eguna (uuuu-hh-ee):
2010-10-29

OINARRIAK:

Gabriel Aresti XXVIII. Ipuin Lehiaketaren irudia1.- Nazio guztietako idazleek har dezakete parte, edonon bizi direla ere, gai libreko ipuin orijinalak, argitaratu gabeak eta lehenago beste lehiaketa batzuetan sarituak izan ez direnak aurkezturik. Ipuinak, gehienez, DIN A–4 motako 15 orrikoak izango dira, orrialde bakarretik eta tarte bikoitzean idatzita. Baldintza horiek guztiak epaia eman bitartean eskatuko dira.

2.- Modalitate bi egongo dira, euskaraz eta gaztelaniaz, eta lan bakoitza modalitate bietako batera bakarrik aurkez daiteke.

3.- 4.100 € gordineko sari bana eta 2.050 € gordineko bina akzesit egongo dira euskarazko eta gaztelaniazko modalitateetan. Diru-kopuru horri, indarrean dauden arau fiskalekin bat etorrita, nahitaezkoak diren atxikipenak aplikatuko zaizkio.

4.- Lanak paperean aurkez daitezke edo udalaren web gunera bidaliz.

  • Paperean:

    Lanaren LAU ale aurkeztu beharko dira (alde batean bakarrik idatzita), ale bakoitza enkoadernatuta, gutun-azal itxian eta egilearen inolako aipamen barik. Honako hauek bakarrik ipini behar dira: “Gabriel Aresti XXVIII. Ipuin Lehiaketa” , aukeratutako modalitatea (euskarazkoa ala gaztelaniazkoa) eta izenburua edo lema. Ale horiekin batera, beste gutun-azal bat aurkeztuko da eta kanpoan datu hauek ageri behar dira: 

    - Izenburua 
    - Lema edo ezizena

    Gutun-azal itxiaren barruan agiri hauek egon behar dira: 

    - Datu hauek dituen agiria: egilearen izen-abizenak, helbidea, NAN zk. edo jatorrizko nazioko agiri baliokidea eta telefono zenbakia. 
    - Lana jatorrizkoa, argitaratu gabea eta beste lehiaketaren batean saritu gabea dela, eta beste hizkuntza baten itzulpena ez delako erantzukizuna hartzeko adierazpena.
    - Lau kopiak eta gutun-azal itxia eskutik eskura eman edo posta ziurtatuaren bidez aurkeztu daitezke helbide honetan: Bilboko Udala, Kultura eta Hezkuntza Saila, “Gabriel Aresti XXVIII. Ipuin Lehiaketa”, Venezuela plaza 2, 6. solairua, 48001 Bilbo.
  • Udalaren web orriaren bidez:

    www.bilbao.net/concursoaresti  
    www.bilbao.net/arestilehiaketa euskaraz
    Egileak idazkia bere datuekin bete eta saiakera PDF formatuan erantsi behar du.

5.- Ipuinak aurkezteko epea 2010eko urriaren 29an amaituko da.

6.- Literatura–arloko zenbait adituk osatuko dituzte modalitate bietako epaimahaiak eta ahalmen guztia izango dute sariak emateko edo eman barik uzteko, egoki bada. Arauok interpretatu ahal izango dituzte beharrezkoa bada, baita epaimahaikoen jardun–arauak finkatu ere.
Epaimahaikoen erabakia apelaezina da.

7.- Saritutako egileek eurek joan beharko dute sarien banaketara, horretarako jarriko den toki, egun eta orduan, 2009 urteko martxo aldera izango dena; horiek ezinezkoa badute bertaratzea, ordezkoa bidaliko dute. Era berean, saritutako ipuina euskarri informatikoan eman beharko du.
Epaia Bilboko Udalaren web gunean (www.bilbao.net) argitaratuko da.

8.- Bilboko Udalak eskubidea izango du saritutako ipuinak argitaratzeko, horregatik ezer ordaindu gabe; izan ere, saria bera izango da jaso daitekeen guztizkoa.
Ondorio horietarako, egileek honako hitza ematen dute: 

  • Saritutako lanak argitaratzeko, banatzeko eta saltzeko eskubideak eperik gabe lagatzen dituztela, baita merkaturatzeko edozein sistemarako eta argitaratzeko edozein euskarri eta motatarako ere, lurralde-mugarik gabe.
    Lagapen hori Bilboko Udalari egingo diote soil-soilik, epaia eman eta urte birako. 
  • Udalak eskumena izango duela, ondo baderitzo, berak zein argitaletxe publiko nahiz pribatu baten bitartez, berriz inprimatzeko eta argitaratzeko. Argitalpen bakoitzeko ale-kopurua erabakitzea ere Udalaren esku dago. 
  • Ipuinak beste hizkuntza batzuetara itzultzeko eskumena izango du Udalak, jatorrizko lanak ustiatzeko eta erabiltzeko eskubide berberekin.

9.- Edozelan ere, saritutako lanak Udalak esku hartu barik argitaratzen badira, hizki deigarrietan agertu beharko dute zein sari jaso duten.

10.- Saririk jaso ez duten jatorrizko lanak ez zaizkie itzuliko egileei.

11.- Lehiaketa honetan parte hartzeak arauok osorik onartzen direla esan nahi du.

Bilbo, 2010eko uztaila


Ekitaldiaren lekua:
Kultura eta Hezkuntza Saila (Venezuela plaza 2, 6. Solairuan)
Hizkia:
Euskarazko jarduera
Doako jarduera

Ezagutzera eman:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council
Ernesto Erkoreka Plaza 1. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa +34. 944 204 200